Gabonetako platerak prestatzen ikasteko jardunaldiak
Klink elkarteak, bestalde, II. Sukaldaritza jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19tik 22ra, Sebastian sukaldariaren laguntzarekin. Gabonetako platerak prestatzen erakutsiko du. Jardunaldiak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara. Lau egunetako ekimenak hamabost euro balio du eta parte hartu nahi dutenek Kutxako ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar dute dirua: 2101 0039 12 0006527246 (ikastaroa eta izen-abizenak adierazi behar dituzte interesa dutenek). Zehazki, Gabon gau eta urte zaharreko afarietarako, eta hilaren 25etik urtarrilaren 1era egiten diren bazkarietarako menuak prestatzen erakutsiko du Sebastian sukaldariak. Gainera, jardunaldietan bilduko duten diruaren zati bat hil honetan Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren aurka egiten ari diren kanpainara bideratuko dute.
Klink elkarteak, bestalde, II. Sukaldaritza jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19tik 22ra, Sebastian sukaldariaren laguntzarekin. Gabonetako platerak prestatzen erakutsiko du.
Jardunaldiak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara.
Lau egunetako ekimenak hamabost euro balio du eta parte hartu nahi dutenek Kutxako ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar dute dirua: 2101 0039 12 0006527246 (ikastaroa eta izen-abizenak adierazi behar dituzte interesa dutenek).
Zehazki, Gabon gau eta urte zaharreko afarietarako, eta hilaren 25etik urtarrilaren 1era egiten diren bazkarietarako menuak prestatzen erakutsiko du Sebastian sukaldariak.
Gainera, jardunaldietan bilduko duten diruaren zati bat hil honetan Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren aurka egiten ari diren kanpainara bideratuko dute.

