Xorrola Lurraldebusen sartzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta aldundiak
Bizpahiru hilabetetan egokitzapen teknologikoak egin ondoren erabili ahal izango da txartela. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Lurraldebus txartelaren barnean sartzeko hitzarmena sinatu zuten herenegun eguerdian. Aiora Perez de San Roman alkateak sinatu zuen hitzarmena udalaren izenean, eta Larraitz Ugartek Aldundiaren izenean. Ugarte da Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua. Biek hitzarmenak oiartzuarrei ekarriko dizkien onurak nabarmendu zituzten. Perez de San Roman alkateak hitzarmenaren garrantzia aipatu zuen: «Udalarentzako ezinbestekoa da mugikortasuna hobetzeko garraio publikoa sustatzea. Xorrolak orain arte izan duen harrera ona nabarmentzekoa den arren, Lurraldebus txartelarekin merkeagoa izango da, eta erabiltzaileak gehiago izatea espero dugu». Ugartek esan zuen, bestalde, egindako urratsa interesgarria dela: «Foru Aldundiarentzako estrategikoa da Gipuzkoako garraio guztiak txartel bakarraren barnean egotea, prezio bateratuarekin». Hori lortzeko lanean ari direla nabarmendu zuen: «Hori lortu bitartean urratsak ematen jarraituko du aldundiak, eta Oiartzungo Udalarekin sinatutako akordioa horren adierazle da». Bizpahiru hilabete Lurraldebus sistema Xorrolan martxan jartzeko egokitzapen teknologikoak egin behar dituzte orain. Ugarteren arabera, bizpahiru hilabete barru «Lurraldebus txartela Xorrolan ere erabili ahal izango dute oiartzuarrek».
Bizpahiru hilabetetan egokitzapen teknologikoak egin ondoren erabili ahal izango da txartela.
Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Lurraldebus txartelaren barnean sartzeko hitzarmena sinatu zuten herenegun eguerdian. Aiora Perez de San Roman alkateak sinatu zuen hitzarmena udalaren izenean, eta Larraitz Ugartek Aldundiaren izenean. Ugarte da Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua.
Biek hitzarmenak oiartzuarrei ekarriko dizkien onurak nabarmendu zituzten. Perez de San Roman alkateak hitzarmenaren garrantzia aipatu zuen: «Udalarentzako ezinbestekoa da mugikortasuna hobetzeko garraio publikoa sustatzea. Xorrolak orain arte izan duen harrera ona nabarmentzekoa den arren, Lurraldebus txartelarekin merkeagoa izango da, eta erabiltzaileak gehiago izatea espero dugu».
Ugartek esan zuen, bestalde, egindako urratsa interesgarria dela: «Foru Aldundiarentzako estrategikoa da Gipuzkoako garraio guztiak txartel bakarraren barnean egotea, prezio bateratuarekin». Hori lortzeko lanean ari direla nabarmendu zuen: «Hori lortu bitartean urratsak ematen jarraituko du aldundiak, eta Oiartzungo Udalarekin sinatutako akordioa horren adierazle da».
Bizpahiru hilabete
Lurraldebus sistema Xorrolan martxan jartzeko egokitzapen teknologikoak egin behar dituzte orain. Ugarteren arabera, bizpahiru hilabete barru «Lurraldebus txartela Xorrolan ere erabili ahal izango dute oiartzuarrek».