Lau lagun atxilotu dituzte dendatan kirol materiala lapurtzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak pasatu den ostegunean, Irungo Usurbilgo eta Donostiako merkatalguneetan kirol materiala lapurtzea egotzita. Sorgintxulo kaleko biribilgunean Ertzaintzaren patruil...
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak pasatu den ostegunean, Irungo Usurbilgo eta Donostiako merkatalguneetan kirol materiala lapurtzea egotzita.
Sorgintxulo kaleko biribilgunean Ertzaintzaren patruila batek auto bateko lau lagunen «jarrera susmagarria» ikusita, autoa gelditu eta maletategia irekitzeko eskatu zien. Bertan hamabi zapatila pare, bi piolet, hiru padel pala eta bainujantzi batzuk aurkitu zituzten. Berriak zirela ikusi zuten ertzainek, eta merkatalguneetan lapurretak egon zirela egiaztatu ostean, atxilotu egin zituzten 20 eta 25 urte bitarteko lau lagunak, lapurreta txiki jarraitua egotzita.