Kros denboraldia hasi dute EATko atletismo eskolako kirolariek
Josune Bermudez alebinak eta Aintzane Pescador Haur Mailakoak domina lortu dute Irunen. Udazkena bete-betean dela, kros denboraldia hasi dute Errenteriako Atletismo Taldeko (EATko) kideek. Denboraldiari hasteko ohitura bihurtu den Irungo krosa egin zuten igandean, Txingudi Ikastolako zelaietan. EATko atletismo eskolako hainbat kidek hartu zuten parte bertan. Alebin Mailan, hiru izan ziren parte hartu zutenak: Josune Bermudez, Maialen Machin eta Oier Castillo. Oso lokaztuta ez zegoen 1.200 metroko ibilbidean aritu ziren. Domina eskuratu zuen Josune Bermudezek, zazpigarren postuan iritsi baitzen, 4 minutu eta 52 segundoko markarekin. Haur Mailan, berriz, bi izan ziren parte hartu zuten EATko kirolariak: Aintzane Pescador eta Arrate Holgado. Euren kasuan, 1.530 metroko distantzia bete behar izan zuten. Domina lortu zuen Pescadorrek, izan ere hamargarren iritsi zen helmugara. Bost minutu eta 52 segundo behar izan zituen Txingudi Ikastolako zelaian jarritako ibilbidea betetzeko. Gazteen Mailan, berriz, beste hiru izan ziren parte hartu zutenak. Kasu horretan, federatuta dauden hiru atleta izan ziren: Igor Arrieta, Patxi Llano eta Xabier Solis. Ibilbide luzeagoa bete behar izan zuten, 5.370 metrokoa. Dominarik lortu ez zuten arren, paper ona bete zuten hirurek, baita gainontzeko taldekideek ere. Etzidamu, Belodromoan Larunbat honetan, berriz, atletismo eskolako kirolari federatuek denboraldia hasiko dute, lehiei dagokienean. Donostian hasiko dute denboraldia, Anoetako [...]
Josune Bermudez alebinak eta Aintzane Pescador Haur Mailakoak domina lortu dute Irunen.
Udazkena bete-betean dela, kros denboraldia hasi dute Errenteriako Atletismo Taldeko (EATko) kideek. Denboraldiari hasteko ohitura bihurtu den Irungo krosa egin zuten igandean, Txingudi Ikastolako zelaietan.
EATko atletismo eskolako hainbat kidek hartu zuten parte bertan. Alebin Mailan, hiru izan ziren parte hartu zutenak: Josune Bermudez, Maialen Machin eta Oier Castillo. Oso lokaztuta ez zegoen 1.200 metroko ibilbidean aritu ziren. Domina eskuratu zuen Josune Bermudezek, zazpigarren postuan iritsi baitzen, 4 minutu eta 52 segundoko markarekin.
Haur Mailan, berriz, bi izan ziren parte hartu zuten EATko kirolariak: Aintzane Pescador eta Arrate Holgado. Euren kasuan, 1.530 metroko distantzia bete behar izan zuten. Domina lortu zuen Pescadorrek, izan ere hamargarren iritsi zen helmugara. Bost minutu eta 52 segundo behar izan zituen Txingudi Ikastolako zelaian jarritako ibilbidea betetzeko.
Gazteen Mailan, berriz, beste hiru izan ziren parte hartu zutenak. Kasu horretan, federatuta dauden hiru atleta izan ziren: Igor Arrieta, Patxi Llano eta Xabier Solis. Ibilbide luzeagoa bete behar izan zuten, 5.370 metrokoa. Dominarik lortu ez zuten arren, paper ona bete zuten hirurek, baita gainontzeko taldekideek ere.
Etzidamu, Belodromoan
Larunbat honetan, berriz, atletismo eskolako kirolari federatuek denboraldia hasiko dute, lehiei dagokienean. Donostian hasiko dute denboraldia, Anoetako Belodromoan. EAT-k gogorarazi duenez, parte hartze libreko lehen proba izango da etzidamukoa. Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatu du proba.