Hondarribiari buruz, Bulgariako aldizkari batean
Za Horata Bulgariako aldizkariak Hondarribiari buruzko erreportaje zabala argitaratu du eta jaiak, tradizioak, hotelak, jatetxeak eta Hondarribiko txokorik interesgarrienak deskribatu ditu. Hondarribiko leku eta momentu esanguratsuenak bildu ditu, alegia. Horrez gain, Mandragora Estudioko Unai Perez hondarribiarraren argazkiarekin dago osatuta erreportajea. Za Horata-k jendearentzat esan nahi du euskaraz. Bulgariako bizitzari buruzko aldizkaria da, baina eguneroko albisteak lantzeaz gain, kultura, arte, bidaia, eta kirol albisteak ere lantzen ditu, “jendeari axola zaiona kontuan hartuta”, Yvaylo Haralampiev Espainian berriemaile den Bulgariako kazetariaren arabera. 35.000 aleko tirada Aldizkaria 2005ean sortu zuten, Bulgarian son handia duen Standart egunkari ezagunaren astekari gisa. 2011an, Za Horata hilabetekari izatera pasatu da, eta orri kopurua hirukoiztu du. 35.000 aleko tirada dauka gaur egun eta publiko guztiei zuzenduta dago. Za Horata Interneten ere kontsulta daiteke, eta Yvaylo Haralampiev-en Hondarribiari buruzko erreportajea irakur daiteke.
Za Horata Bulgariako aldizkariak Hondarribiari buruzko erreportaje zabala argitaratu du eta jaiak, tradizioak, hotelak, jatetxeak eta Hondarribiko txokorik interesgarrienak deskribatu ditu. Hondarribiko leku eta momentu esanguratsuenak bildu ditu, alegia. Horrez gain, Mandragora Estudioko Unai Perez hondarribiarraren argazkiarekin dago osatuta erreportajea.
Za Horata-k jendearentzat esan nahi du euskaraz. Bulgariako bizitzari buruzko aldizkaria da, baina eguneroko albisteak lantzeaz gain, kultura, arte, bidaia, eta kirol albisteak ere lantzen ditu, “jendeari axola zaiona kontuan hartuta”, Yvaylo Haralampiev Espainian berriemaile den Bulgariako kazetariaren arabera.
35.000 aleko tirada
Aldizkaria 2005ean sortu zuten, Bulgarian son handia duen Standart egunkari ezagunaren astekari gisa.
2011an, Za Horata hilabetekari izatera pasatu da, eta orri kopurua hirukoiztu du. 35.000 aleko tirada dauka gaur egun eta publiko guztiei zuzenduta dago.
Za Horata Interneten ere kontsulta daiteke, eta Yvaylo Haralampiev-en Hondarribiari buruzko erreportajea irakur daiteke.