Galtzata baserriko gazta munduko 50 onenen artean dago
World Cheese Awards 2011 (Munduko Gazta Sariak 2011) sarietan, bi sari lortu dituzte herriko Galtzata baserriko gaztek: super urrea eta urrea. Hala, munduko 50 onenen artean dago Xixario eta Joxe Manuel Zalakain anaiek egiten duten gazta. Gipuzkoako le...
World Cheese Awards 2011 (Munduko Gazta Sariak 2011) sarietan, bi sari lortu dituzte herriko Galtzata baserriko gaztek: super urrea eta urrea. Hala, munduko 50 onenen artean dago Xixario eta Joxe Manuel Zalakain anaiek egiten duten gazta.
Gipuzkoako lehiaketan hirugarren postua irabazi dute aurten Zapirain anaiek. Eta otsailaren 3ko gazta sail horretatik bi gorde zituzten World Cheese Awards sarietarako. Super urrea irabazi duena jatorrizko izendapeneko gazta babestuen sailekoa da, eta urrea irabazi duena, ardi esnearekin egindako gazta gogorren sailekoa.
Gaur egun 250 ardi latxa dituzte baserrian eta 33.000 esne litro ekoizten dituzte urtean, eta hainbat gazta mota.