EPLEko Zangitu eta Aranburu finalean izango dira
Zangituk eta Aranburuk Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute eskuz binakako 3. Mailan. EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko Donibane Zangitu eta Antton Aranburu eskuz binakako Gipuzkoako txapelketako finalerako sailkatu dira. Hirugarren...
Zangituk eta Aranburuk Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute eskuz binakako 3. Mailan.
EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko Donibane Zangitu eta Antton Aranburu eskuz binakako Gipuzkoako txapelketako finalerako sailkatu dira. Hirugarren Mailan ari dira Zangitu eta Aranburu pilotariak, eta joan den ostiralean lortu zuten finalerako txartela, Alegiako frontoian Intxurreri 20-22 irabazi ondoren.
Erraz egin zituzten lehenengo tantoak EPLEkoek, eta markagailua 11-4 jarri zuten.
Intxurreko pilotariek aukeratutako pilotak, berriz, gauzak zaildu zizkien, eta errenteriarrak hasieran lortutako nagusitasuna galtzera heldu baziren ere, 18na berdindu ostean, garaipena lortu zuten azkenik.
Gomazko Paleta
Gomazko paletari dagokionez, berriz, Gipuzkoako Txapelketan aritu diren Batzokiko KTko Lehenengo eta Bigarren Mailako pilotariek mailari eustea lortu dute, Ikasberri eta Altzatarra taldeetako pilotariak garaitu ondoren, hurrenez hurren.
Paleta larruzko nagusiek ez zuten garaipenik lortzerik izan asteburuan jokatutako partidan. Landareko Ruben eta Abel Pichel pilotariek, 31-35 galdu zuten Zumaiarren aurrean.
Eskuz binakako Kadeteen Mailakoek ere ez zuten lortu garaipenik asteburuan. 22-20 galdu zuten Ahetze Arzallus eta Ander Mariñelarenak Azkoitiko pilotarien kontra.