Onartu dute datorren urteetarako euskara plana
Asteazkenean onartu zuen Udalbatzak, eta ostegun arratsaldean aurkeztu zuten jendaurrean, udaletxeko areto nagusian. Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia (EBPN) datorren urtean jarriko dute martxan, 2017 arte. Urte horietan Oiartzunek euskarari dagokionez izango dituen lan ildoak, lehentasunak eta egitasmoak zehazten ditu plan horrek. Irati Etxebeste Euskara zinegotziak, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta EMUNeko Gurutze Mendizabalek aurkeztu zituzten planaren ildo nagusiak. Erabilerak (ahozkotasunak), etorri berriak euskalduntzeak eta udal barruko normalizazio planak izango dute lehentasuna. Ahozkotasuna izango da arlo garrantzitsuenetarikoa. Oiartzuerari emango diote lehentasuna bai hezkuntzan, bai gazteen artean, eta baita guraso euskaldunen artean. Oiartzuera mantetzea eta sustatzea da helburua. Prozesu parte hartzailea Bigarren plana herritarrekin batera osatu dute udaleko kideek eta EMUNekoek, euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten sektoreetan dabiltzan oiartzuarrekin. Hala, guztira 112 oiartzuarrek parte hartu dute II. EBPN osatzeko prozesuan. Emaitza eta herritarrek jarrera eskertu du udalak: «Parte hartu duten herritar guztien jarrera ezin hobea izan da. Guztiek laguntzeko prestutasuna erakutsi dute, eta ideia fresko eta politak atera dira elkarlan horretatik». Horrez gain, planari esker, Oiartzun gero eta herri euskaldunagoa izateko bidean jarriko dutela gogorarazi zuen Etxebeste zinegotziak aurkezpenean. Era berean, krisia ere aipatu zuen: «Konziente gara zein den egoera. Plana ideala da, baina krisi egoerara moldatu beharko dugula badakigu, [...]
Asteazkenean onartu zuen Udalbatzak, eta ostegun arratsaldean aurkeztu zuten jendaurrean, udaletxeko areto nagusian. Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia (EBPN) datorren urtean jarriko dute martxan, 2017 arte. Urte horietan Oiartzunek euskarari dagokionez izango dituen lan ildoak, lehentasunak eta egitasmoak zehazten ditu plan horrek.
Irati Etxebeste Euskara zinegotziak, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta EMUNeko Gurutze Mendizabalek aurkeztu zituzten planaren ildo nagusiak. Erabilerak (ahozkotasunak), etorri berriak euskalduntzeak eta udal barruko normalizazio planak izango dute lehentasuna.
Ahozkotasuna izango da arlo garrantzitsuenetarikoa. Oiartzuerari emango diote lehentasuna bai hezkuntzan, bai gazteen artean, eta baita guraso euskaldunen artean. Oiartzuera mantetzea eta sustatzea da helburua.
Prozesu parte hartzailea
Bigarren plana herritarrekin batera osatu dute udaleko kideek eta EMUNekoek, euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten sektoreetan dabiltzan oiartzuarrekin. Hala, guztira 112 oiartzuarrek parte hartu dute II. EBPN osatzeko prozesuan.
Emaitza eta herritarrek jarrera eskertu du udalak: «Parte hartu duten herritar guztien jarrera ezin hobea izan da. Guztiek laguntzeko prestutasuna erakutsi dute, eta ideia fresko eta politak atera dira elkarlan horretatik».
Horrez gain, planari esker, Oiartzun gero eta herri euskaldunagoa izateko bidean jarriko dutela gogorarazi zuen Etxebeste zinegotziak aurkezpenean. Era berean, krisia ere aipatu zuen: «Konziente gara zein den egoera. Plana ideala da, baina krisi egoerara moldatu beharko dugula badakigu, eta hala egingo dugu».


