
Mimos tabernak Bertshowa antolatu du larunbaterako. Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin eta Manex Mujika ariko dira bertsotan Mimosen, 00:00etatik aurrera. Sarrera doan da.

Kamio tabernak mus txapelketa antolatu du larunbaterako. 16:00etatik aurrera mus txapelketa izango da Antxoko tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena emateko. Sari ugari eta galantak iragarri dituzte.

Trintxerzahar Abesbatzak Lorenzo Perossiren meza kantatuko du etzi, Karmengo Amaren parrokian, 13:00etatik aurrera, meza ospatu ondoren, Daniel Soliñoren zuzendaritzapean.

Antxoko Kantu Jirak hilaren 14rako deitu du hurrengo entsegua. Betiko legez, kultur etxean bilduko dira, 19:30etik aurrera.

Bide seinale gehiago, begiratokia, ibilbide turistikoak eta espaloiak eta errepideak txukuntzea eskatu dute. Pasaian ostalaritza eta turismoa sustatzeko helburuz, hainbat proposamen helarazi dizkie PPk udalerriko gainontzeko indar politikoei, gerora ...

Euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten eragileetako eta eskualdeko udaletako ehun kide inguru bildu ziren ostiral eguerdian Manuel Lekuona Bibliotekan. Espero bezala, Oarsoarrak sarien 2011ko banaketa ekitaldia, berezia eta jendetsua izan zen: lau herrietako korporazioak, udal teknikariak, Oarsoaldeko teknikariak, saritutako sektoreko agenteak, Oarsoaldearen egitasmoekin lotura duten eragileak, eskualdeko komunikabideak, gizarte eragileak (ikastetxeak, kultur elkarteak, euskaltegiak…)… izan ziren bertan. Naroa Iturri eta Joxe Juan Ugalde kazetariek izan zuten ekitaldia aurkezteko ardura. Hasteko, Oarsoaldeko lau herrietako alkateak aurkeztu zituzten, eta alkateek sarien nondik norakoen berri eman zuten. Lehenengo, Oiartzungo Aiora Perez de San Romanek sartu zuen hitza, Julen Mendoza Errenteria-Oreretakoak gero, Pasaiako Amaia Agirregabiriak hirugarren tokian, eta Ainhoa Zabalok azkenik. Sari banaketa Alkateen hitzen ondoren, sari banaketaren txanda izan zen. Lehenengo, ohorezko aipamenaren diploma banatu zuten: bizitza ibilbideari errekonozimendua. Inaxio Albisuri eman zioten: «Euskarako eskolak emanez, eta euskararekiko maitasuna nonhai zabalduz, gure hizkuntzari jendartean eta herrigintzan bere lekua egiten laguntzen diolako». Pozik jaso zuen saria Albisuk, eta eskerrak emateaz gain, gazteetako hainbat istorio kontatu zituen. Txikitatik euskalduna izan arren, hainbat urtez gaztelaniaz bakarrik egin zuen, eta euskara galdu zuen. Urte batzuek beranduago berreskuratu zuen, eta ordutik euskararen alde aritu da lanean. Euskarak, gainera, bizitzako une ilun batean salbatu egin zuela jakinarazi zuen. Oarsoarrak [...]

Dagoeneko argitu dituzte hilaren 18an Illunben finala jokatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Herenegun jokatu zuten Hernaniko Galarreta pilotalekuan Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako, Gpuntuko, finalaurrekoetako azken bertso saioa, eta dagoeneko jakina da zeintzuk izango diren hilaren 18an finala jokatuko duten zortzi bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, eta Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Zortziak ariko dira abenduaren 18an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunben. Bi oiartzuar izango dira, beraz, Donostiako final nagusian. Hernaniko azken finalaurrekoa Iñaki Apalategik irabazi zuen. Herenegungo Galarretako saioan izan zirenetatik hura eta Jon Martin baino ez dira sartu finalera, puntu gutxiko saioa izan baitzen. Lehen agurretik saioa girotzen aritu ziren sei bertsolariak, baina, oro har, ez zen izan goi mailako saioa, nahiz eta bertso onak entzuteko aukera izan zen. Zortziko handian Jon Martin nagusitu zen eta zortziko txikian, parekotasun handia egon zen, maila apalean; puntuazio altuenak Amaia Agirrek eta Jon Martinek lortu zituzten. Seiko motzean Jokin Uranga eta Jon Martin izan ziren onenak eta bukaeran, Iñaki Apalategi izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Saio osoan erregulartasuna mantendu bazuen ere, kartzelako lanak eman zion garaipena Apalategiri. Araudia, Jonen alde Zortea aldeko izan du Jon Martinek azken unean. Izan ere, Felix [...]

Euskal Selekzioaren partida ikustera joateko autobusa antolatu du Antxoko Gazte Asanbladak. Zerrendak gaztetxean, Kamion eta Izadin daude. Sarrera eta autobusa, biak batera ordain ditzakete izena ematen dutenek. Euskal Herria-Tunez partida hilaren 28an jokatuko dute Bilbon.

Asteazkenean onartu zuen Udalbatzak, eta ostegun arratsaldean aurkeztu zuten jendaurrean, udaletxeko areto nagusian. Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia (EBPN) datorren urtean jarriko dute martxan, 2017 arte. Urte horietan Oiartzunek euskarari dagokionez izango dituen lan ildoak, lehentasunak eta egitasmoak zehazten ditu plan horrek. Irati Etxebeste Euskara zinegotziak, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta EMUNeko Gurutze Mendizabalek aurkeztu zituzten planaren ildo nagusiak. Erabilerak (ahozkotasunak), etorri berriak euskalduntzeak eta udal barruko normalizazio planak izango dute lehentasuna. Ahozkotasuna izango da arlo garrantzitsuenetarikoa. Oiartzuerari emango diote lehentasuna bai hezkuntzan, bai gazteen artean, eta baita guraso euskaldunen artean. Oiartzuera mantetzea eta sustatzea da helburua. Prozesu parte hartzailea Bigarren plana herritarrekin batera osatu dute udaleko kideek eta EMUNekoek, euskararen normalizazioarekin zerikusi zuzena duten sektoreetan dabiltzan oiartzuarrekin. Hala, guztira 112 oiartzuarrek parte hartu dute II. EBPN osatzeko prozesuan. Emaitza eta herritarrek jarrera eskertu du udalak: «Parte hartu duten herritar guztien jarrera ezin hobea izan da. Guztiek laguntzeko prestutasuna erakutsi dute, eta ideia fresko eta politak atera dira elkarlan horretatik». Horrez gain, planari esker, Oiartzun gero eta herri euskaldunagoa izateko bidean jarriko dutela gogorarazi zuen Etxebeste zinegotziak aurkezpenean. Era berean, krisia ere aipatu zuen: «Konziente gara zein den egoera. Plana ideala da, baina krisi egoerara moldatu beharko dugula badakigu, [...]

Santa Barbara meatzarien zaindaria da, eta horren harira, eskaintza berezia prestatu zuten Arditurrin herenegun. Horrela, meazuloa ireki zuten 10:00etatik 14:00etara, prezio merkeagoan. Garai batean Pasaiako Porturaino joaten zen trenaren bidetik ere i...

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak antolatuta, neguaren etorrera ospatzeko martxa egin zuten Bianditzera eta Artikutzara herenegun. Ondoren, Karrikako Artaso elkartean bazkaldu zuten.

Larunbatean omenaldi beroa egin zieten orain arte Petra Lekuona zaharren egoitzan lanean aritu izan diren mojei. Egoitzan gelditzen diren lau mojei omenaldi erlijiosoa —meza— egin zieten lehenik, eta ondoren zibila —omenaldia eta luntxa—.

Antxoko hainbat elkartek antolatuta, San Tomas feria ospatuko dute antxotarrek hilaren 18an. Urtero legez, baserriko produktuak eta artisauen lanak erosteko aukera izango da Gure Zumardian atonduko duten azokan. Horrez gain, eta txikienen gozamenerako, inguruko baserrietako animaliak ikustea izango da. Feria girotzeko, kantaldiak eta dantzaldiak iragarri dituzte antolatzaileek, eta nola ez, txistorra eta taloak ez dira faltako. Urtero legez, 14:00etan, otarrea zozketatuko dute.

Garaipena behar du, baino ezin du lortu. Donibane Eskubaloiak 34-29 galdu zuen herenegun Leizaran Ernio Inmobilia taldearen kontra jokatutako partida. Denboraldia hasiz geroztik bi puntu besterik ez dituzte gehitu arrosek. Sailkapenaren zuloan daude.

Liderraren kontra zuen partida Trintxerpek, Anaitasunaren kontra, eta ezin izan zuen gainditu. 0-2 galdu zuten zuri-urdinek, eta horrenbestez, sailkapeneko hamabigarren postura jaitsi dira. Hamasei puntu ditu Trintxerpek, Bergara eta Hondarribia taldea...

Pasaia izan zen lehengo larunbatean Don Boscon markagailuan aurreratzen lehena, baina partida bukatzear zela bi gol sartu zituen Bergarak. Horrenbestez, hiru partida jarraian berdindu dituzte zuri-gorriek. 23 punturekin laugarrena da Pasaia sailkapenean.

Planoa 10:00etatik 18:00etara egongo da itxita, Bilboko noranzkoan, Intxaurrondoko lotuneko lanengatik. Bihar, 10:00etatik 18:00etara, itxi egingo dute GI-20 errepidea Garberako biribilgunearekin lotzen duen bidea. Zehazki, GI-20-4-1-S bideadarra da it...