Lan egutegi ofizialean, jaieguna da gaur. Hala ere, Espainiako Konstituzioa ospatzeko arrazoirik ikusten ez dutela eta, Ikasle Abertzaleek deituta, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko hainbat ikastetxeetara joan dira hamarnaka ikasle, herri eskoletara. Bertan, normalean ematen ez dituzten ikasgaiak jorratzeko aukera izan zuten ikasleek. Horrez gain, gosaltzeko aukera ere izan zuten ikasleek.
Kalean ere aldarrikapena ere egin zuten, «jaiegun arrotzei intsumisioa aldarrikatuz». Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan egin dute elkarretaratzea Oarsoaldeko ikasleek.