Garberako biribilgunearen lotuneetako bat itxiko dute bihar
Planoa 10:00etatik 18:00etara egongo da itxita, Bilboko noranzkoan, Intxaurrondoko lotuneko lanengatik. Bihar, 10:00etatik 18:00etara, itxi egingo dute GI-20 errepidea Garberako biribilgunearekin lotzen duen bidea. Zehazki, GI-20-4-1-S bideadarra da it...
10:00etatik 18:00etara egongo da itxita, Bilboko noranzkoan, Intxaurrondoko lotuneko lanengatik.
Bihar, 10:00etatik 18:00etara, itxi egingo dute GI-20 errepidea Garberako biribilgunearekin lotzen duen bidea. Zehazki, GI-20-4-1-S bideadarra da itxiko dutena.
Hori dela eta, itzulbidea Trintxerpeko Gomistegiko biribilgunean egin beharko dute Bilboko noranzkoan doazen autoek, norabide horretan itxiko baitute errepidea. Trintxerpen itzulbidea egin ondoren, Herrerako bide berritik, Garberako biribilgunera iritsi ahal izango dute berriro.
Hobetze lanak
Intxaurrondoko lotunean bide segurtasuna hobetzeko egin behar dituzten lanak direla-eta itxiko dute bihar errepidea. Gipuzkoako Foru Aldunditik azaldu dutenez, porlanezko hesi bat egin behar dute bertan, bideadarrak bereizten dituen erdibitzailean.

