Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Alaia Martin eta Jon Martin finalean izango dira

Dagoeneko argitu dituzte hilaren 18an Illunben finala jokatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Herenegun jokatu zuten Hernaniko Galarreta pilotalekuan Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako, Gpuntuko, finalaurrekoetako azken bertso saioa, eta dagoeneko jakina da zeintzuk izango diren hilaren 18an finala jokatuko duten zortzi bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, eta Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Zortziak ariko dira abenduaren 18an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunben. Bi oiartzuar izango dira, beraz, Donostiako final nagusian. Hernaniko azken finalaurrekoa Iñaki Apalategik irabazi zuen. Herenegungo Galarretako saioan izan zirenetatik hura eta Jon Martin baino ez dira sartu finalera, puntu gutxiko saioa izan baitzen. Lehen agurretik saioa girotzen aritu ziren sei bertsolariak, baina, oro har, ez zen izan goi mailako saioa, nahiz eta bertso onak entzuteko aukera izan zen. Zortziko handian Jon Martin nagusitu zen eta zortziko txikian,  parekotasun handia egon zen, maila apalean; puntuazio altuenak Amaia Agirrek eta Jon Martinek lortu zituzten. Seiko motzean Jokin Uranga eta Jon Martin  izan ziren onenak eta bukaeran, Iñaki Apalategi izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Saio osoan erregulartasuna mantendu bazuen ere, kartzelako lanak eman zion garaipena Apalategiri. Araudia, Jonen alde Zortea aldeko izan du Jon Martinek azken unean. Izan ere, Felix [...]

admin
Bidasoa
2011/12/06
Jon Martin

Jon Martin

Dagoeneko argitu dituzte hilaren 18an Illunben finala jokatuko duten zortzi bertsolarien izenak.

Herenegun jokatu zuten Hernaniko Galarreta pilotalekuan Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako, Gpuntuko, finalaurrekoetako azken bertso saioa, eta dagoeneko jakina da zeintzuk izango diren hilaren 18an finala jokatuko duten zortzi bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, eta Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Zortziak ariko dira abenduaren 18an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunben. Bi oiartzuar izango dira, beraz, Donostiako final nagusian.

Hernaniko azken finalaurrekoa Iñaki Apalategik irabazi zuen. Herenegungo Galarretako saioan izan zirenetatik hura eta Jon Martin baino ez dira sartu finalera, puntu gutxiko saioa izan baitzen.

Lehen agurretik saioa girotzen aritu ziren sei bertsolariak, baina, oro har, ez zen izan goi mailako saioa, nahiz eta bertso onak entzuteko aukera izan zen.

Zortziko handian Jon Martin nagusitu zen eta zortziko txikian,  parekotasun handia egon zen, maila apalean; puntuazio altuenak Amaia Agirrek eta Jon Martinek lortu zituzten.

Seiko motzean Jokin Uranga eta Jon Martin  izan ziren onenak eta bukaeran, Iñaki Apalategi izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Saio osoan erregulartasuna mantendu bazuen ere, kartzelako lanak eman zion garaipena Apalategiri.

Araudia, Jonen alde
Zortea aldeko izan du Jon Martinek azken unean. Izan ere, Felix Zubia bertsolari zarauztarra, Martinen puntuazio berdinarekin (479,5), Illunberako txartelik gabe gelditu da, berdinketak erabakitzeko aurreikusitako araudiaren arabera Jon Martini dagokiolako finalerako txartela.

HERENEGUNGO SAILKAPENA

1. Iñaki Apalategi    480 puntu
2. Jon Martin    479,5 puntu
3. Amaia Agirre    472,5 puntu
4. Jokin Uranga    470 puntu
5. Iñigo Mantzisidor    460,5 puntu
6. Ainhoa Agirreazaldegi    451 puntu

FINALERAKO SAILKATUAK

1. Jexux Mari Irazu    496,5 puntu
2. Aitor Sarriegi    492 puntu
3. Beñat Gaztelumendi     490,5 puntu
4. Unai Agirre     490 puntu
5. Agin Rezola    486 puntu
6. Alaia Martin     482 puntu
7. Iñaki Apalategi     480 puntu
8. Jon Martin    479,5 puntu

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.