Urdaburura martxa antolatu du Egin Dezagun Bideak
1986tik dago espetxean Jokin Urain oreretarra. 26 urte beteko ditu kartzelan datorren hilean. Egin Dezagun Bidea ekimenak hori salatzeko Urdaburura mendi martxa antolatu du etzirako. Bizi osorako zigorrik ez, Kixkur etxera lelopean irtengo dira, 08:00e...
1986tik dago espetxean Jokin Urain oreretarra. 26 urte beteko ditu kartzelan datorren hilean. Egin Dezagun Bidea ekimenak hori salatzeko Urdaburura mendi martxa antolatu du etzirako. Bizi osorako zigorrik ez, Kixkur etxera lelopean irtengo dira, 08:00etan, Foru plazatik. Horren goiz animatzen ez direnek, berriz, 10:00etan Susperregin izango dute aukera taldeari batzeko.
1986ko urtarrilaren 1ean atxilotu zuten Urain, eta egun Herrera de la Mancha espetxean dago (Gaztela Mantxa, Espainia). Aurretik Espainiako beste zenbait espetxetan egon da: Carabanchel, Herreran bertan, Alcala Meco, Sevilla, Teruel, Bonxe eta Dueñas. 2009ko abuztuan aplikatu zioten Parot doktrina.
Urte eta erdi daramatza Herrera de la Manchan. Egin Dezagun Bidea ekimenak salatu du senideei oraindik miaketak egiten jarraitzen dutela.
Ekimenak gogorarazi duenez, espetxean bost liburu idatzi ditu Urainek: Izaina, Adlotse, Gatibu jaio nintzen, Errotarria eta Ez dago etxean.