Udalari Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko eskatu dio EAJk
Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, udalari egun horrekin bat egiteko eskatu dio EAJk. Adierazpen instituzionala aurkeztu du udal taldeak, eta egunarekin bat egiteaz gain, “neurri malguak eta politika egokiak sustatzeko konpromisoa” har ditzala eskatu dio udalari. Aurreko legegintzaldian, hala nola, Euskararen Aholku Kontseiluarekin, hizkuntza normalizaziorako “aurrerapauso garrantzitsuak” eman zirela gogorarazi du EAJk. Horrez gain, hizkuntza ofizialetako irizpideak eta euskararen biziberritze plana onartu zirela adierazi du, eta euskarak Errenteria-Oreretan duen egoera errealaren diagnostikoa egin zutela: “Duela gutxi onartu zen Euskararen Erabilera Biziberritzeko Plan Nagusia”. Horren helburua “guztiek konpartitutako diagnostikoa egitea da, gizarte eragileek, euskararen munduan lan egiten duten elkarte eta erakundeek nahiz udalak eta aholku kontseiluak”, azaldu du. Guztiek norabide berean, “Errenterian euskaraz bizitzea lortuko dugu”. Hala ere, egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu du, eta EAJk horretan lan egingo duela adierazi du.
Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, udalari egun horrekin bat egiteko eskatu dio EAJk. Adierazpen instituzionala aurkeztu du udal taldeak, eta egunarekin bat egiteaz gain, “neurri malguak eta politika egokiak sustatzeko konpromisoa” har ditzala eskatu dio udalari.
Aurreko legegintzaldian, hala nola, Euskararen Aholku Kontseiluarekin, hizkuntza normalizaziorako “aurrerapauso garrantzitsuak” eman zirela gogorarazi du EAJk. Horrez gain, hizkuntza ofizialetako irizpideak eta euskararen biziberritze plana onartu zirela adierazi du, eta euskarak Errenteria-Oreretan duen egoera errealaren diagnostikoa egin zutela: “Duela gutxi onartu zen Euskararen Erabilera Biziberritzeko Plan Nagusia”.
Horren helburua “guztiek konpartitutako diagnostikoa egitea da, gizarte eragileek, euskararen munduan lan egiten duten elkarte eta erakundeek nahiz udalak eta aholku kontseiluak”, azaldu du. Guztiek norabide berean, “Errenterian euskaraz bizitzea lortuko dugu”.
Hala ere, egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu du, eta EAJk horretan lan egingo duela adierazi du.

