Santiagotarrak taldeko txikien garaipena Zumaian
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Haur eta Alebin mailetako piraguistek garaipena eskuratu zuten asteburuan Zumaian ospatu zen Eskolarteko Lehiaketan. Urteko hirugarren garaipena da Iñigo Valerok eta Ugaitz Arozenak gidatzen duten taldearentzat; bigarren...
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Haur eta Alebin mailetako piraguistek garaipena eskuratu zuten asteburuan Zumaian ospatu zen Eskolarteko Lehiaketan. Urteko hirugarren garaipena da Iñigo Valerok eta Ugaitz Arozenak gidatzen duten taldearentzat; bigarren postuan Zumaiako Itxas-Gain sailkatu zen, eta hirugarren Donostiako Mundaiz taldea. Honakoak izan ziren urrezko domina lortu zuten irundarrak: K1ean, Telmo Fernanzez, Aimar Amundarain (Alebin B) eta Intza Mendez; eta C1ean, Jorge Fernandez Casadevante, Ania Perez eta Jagoba Imaz.