Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Jose Manuel Cortizo: «Badia biziberritu baino gehiago, bertako lur eremuak saldu nahi dituzte»

Pasaiako egungo portuaren jarduera defendatu du Jose Manuel Cortizok, baina garbi du hainbat hobekuntza egin behar direla CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako arduraduna eta Pasaiako portuko langilea da Jose Manuel Cortizo (Irun, 1959). Garbi du kanpoko kaia ez dela beharrezkoa, eta egungo kaiaren aldeko apustua egiten du. Baina beharrezkotzat jotzen du herritarren, eragileen eta sindikatuen inplikazioa, kanpoko kaia ez egiteko. Errenteria Bizirik eta Eguzki elkarteek antolatutako hitzaldian hizlari izan zen atzo Errenterian. Portuaren jarduera eta inguruko herritarren bizi-kalitatea uztartzerik ba al dago? Bai, eta hainbat portutan egiten dute hori. Pasaiako portua hiriko portua da; hau da, herriak daude azpiegituraren inguruan. Europan antzeko kasu asko daude, eta hiri horietako herritarrek ez dute eskatzen kaien jarduera toki bakartu batera eramatea. Portu horietan, zorrotz betetzen dituzte ingurumen eta lan arriskuen gaineko araudiak: neurgailuak dituzte, deskargen hautsaren eragina gutxitzeko pantailak dituzte, haizea dabilenean deskargak gelditzen dituzte… Hori guztia Pasaian egin daiteke. Pasaiako Portu Agintaritzak ez du hori egiteko interesik, ordea. Zergatik? Indar guztia kanpoko kaian jarri duelako. Interes ekonomiko handiak daude tartean: kaiaren eraikuntzan inbertsio handia egin beharko lukete, eta, hori finantzatzeko, egungo portuaren lurrak salduko lituzkete. Badia biziberritu baino gehiago, bertako lur eremuak saldu nahi dituzte, 4.000 etxebizitza egiteko, eta jarduera ekonomiko ez-publikoak [...]

admin
Bidasoa
2011/12/02

Pasaiako egungo portuaren jarduera defendatu du Jose Manuel Cortizok, baina garbi du hainbat hobekuntza egin behar direla

Jose Manuel Cortizo

Jose Manuel Cortizo (Argazkilaria: Asier Perez-Karkamo)

CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako arduraduna eta Pasaiako portuko langilea da Jose Manuel Cortizo (Irun, 1959). Garbi du kanpoko kaia ez dela beharrezkoa, eta egungo kaiaren aldeko apustua egiten du. Baina beharrezkotzat jotzen du herritarren, eragileen eta sindikatuen inplikazioa, kanpoko kaia ez egiteko. Errenteria Bizirik eta Eguzki elkarteek antolatutako hitzaldian hizlari izan zen atzo Errenterian.

Portuaren jarduera eta inguruko herritarren bizi-kalitatea uztartzerik ba al dago?
Bai, eta hainbat portutan egiten dute hori. Pasaiako portua hiriko portua da; hau da, herriak daude azpiegituraren inguruan. Europan antzeko kasu asko daude, eta hiri horietako herritarrek ez dute eskatzen kaien jarduera toki bakartu batera eramatea. Portu horietan, zorrotz betetzen dituzte ingurumen eta lan arriskuen gaineko araudiak: neurgailuak dituzte, deskargen hautsaren eragina gutxitzeko pantailak dituzte, haizea dabilenean deskargak gelditzen dituzte… Hori guztia Pasaian egin daiteke. Pasaiako Portu Agintaritzak ez du hori egiteko interesik, ordea.

Zergatik?
Indar guztia kanpoko kaian jarri duelako. Interes ekonomiko handiak daude tartean: kaiaren eraikuntzan inbertsio handia egin beharko lukete, eta, hori finantzatzeko, egungo portuaren lurrak salduko lituzkete. Badia biziberritu baino gehiago, bertako lur eremuak saldu nahi dituzte, 4.000 etxebizitza egiteko, eta jarduera ekonomiko ez-publikoak egiteko 800.000 metro koadroko eremua prestatzeko. Egun, egoera nola dagoen ikusita, ezinezkoa da 4.000 etxebizitza saltzea, eta, gainera, etxebizitzak egitea ez da badia biziberritzea: 10.000 pertsonako herri berri bat sortuko litzateke, horrek dakarren azpiegitura multzo guztiarekin. Berez demografikoki gainezka dagoen inguru bat gainezkatuko lukete.

Kanpoko kaiaren sustatzaileek diote Gipuzkoarentzat garrantzitsua den jarduera bat desagertuko dela kanpoko kaia egiten ez bada…
Ez da horrela; gezurra da. Portuaren jarduera hobetu daiteke, gai berrien trafikoa erakar daitekeelako. Adibide bat: egun portuan lan egiten duten hainbat enpresa kexu dira ezin dituztelako ekarri hainbat gai edo zama, portuko lur eremu asko txatarrez beteta daudelako, geldirik. Edozein egunetan ikus daiteke oso ontzi gutxi daudela portuan, baina lehorreko eremuak txatarrez edo bestelako gaiez beteta daude. Hau da, biltegi erraldoia da portua. Nahita egiten dute hori, herritarrei azaltzeko portua gainezka dagoela. Inolako kontrolik gabeko lana erantsi behar zaio horri: deskargak ez dira behar bezala egiten; aire eta soinu kutsadura sortzen dute. Horri ez diote konponbiderik eman nahi: kanpoko kaiaren gaineko 215 txosten egiteko, dirutza gastatu dute, denak kanpoko kaia justifikatzeko. Ez dute euro bat ere erabili egungo kaiaren jarduera nola hobetu ikertzeko.

Zergatik ez dituzte egin egungo kaiaren gaineko txosten horiek?

Kanpoko kaiaren alde daudenentzat ez direlako interesgarriak. Egungo kaiaren gaineko ikerketa bat egingo balute, ikusiko lukete kaiaren jarduera eta biziberritzea posible izango liratekeela hainbat hobekuntza eginez gero.

Lan osasuna: portuan lan egiteagatik gaitzik ba al dute langileek?
Jarduera desegokien gaineko salaketa asko jarri dira, eta ziur hainbat zamak eragindako gaixotasunengatik hildakoak izan direla. Baina ez dago horren gaineko ikerketarik; ez dago ezer. Ez da aditua izan behar ikusteko txatarra deskargatzen denean sortzen den hautsa kaltegarria dela osasunarentzat. Are gehiago: Gipuzkoako hainbat enpresak euren jarduera gelditu behar izan dute Pasaiako portutik iritsi zaien txatarrak erradioaktibitatea zuelako. Portuan ez dute antzeman erradioaktibitate hori, iritsi den lekuan baizik, han neurgailuak dituztelako. Alarma nuklearrerako protokoloa jarri zuten abian enpresa horietan. Gai horiek, maiz, hilabete luzez egoten dira portuan botata. Europako ekialdetik etortzen dira zama arriskutsu horiek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.