Euskalduna, Aretxabaleta eta Laskorain kontrario
Areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du, etxean, Euskaldunaren kontra. 18:30ean da partida, Elorsoron. Sailkapeneko liderrak dira oiartzuarrak. Bigarren Mailako Power Rangersek ere bihar jokatuko du, baina etxetik kanpo. A...
Areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du, etxean, Euskaldunaren kontra. 18:30ean da partida, Elorsoron. Sailkapeneko liderrak dira oiartzuarrak. Bigarren Mailako Power Rangersek ere bihar jokatuko du, baina etxetik kanpo. Aretxabaleta izango du kontrario, 17:00etatik aurrera, Eskoriatzako Almen kiroldegian. Hirugarren Mailako DPO Baobabek, berriz, gaur jokatuko du, 20:30ean Elorsoron, eta Laskorain izango du aurrean. Azkeneko bi taldeak sailkapeneko seigarrenak dira, bakoitza bere mailan.

