Errenteriako Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Egunarekin
Euskararen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta Errenteriako Udalak berarekin bat egiteaz gain, konpromisoa hartu du “euskara sendotzeko neurri malguak eta politika egokiak bultzatzeko”. Horrekin batera, euskararen erabilera ere aldarrikatu du, “guztiona den hizkuntza, gizarte kohesiorako giltza bilakatuz, aniztasunean oinarritutako herria eraikitzeko”. Udalak eleaniztasuna defendatu du, eta hizkuntzen dibertsitatea babesteko euskara ere babestu eta sustatu beharra dagoela adierazi du. Ildo horretatik, herritarren gogoa indartu, euskaraz bizitzeko jarrera sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak babestu nahi dituztela adierazi du udalak. “Errealitate horri erantzuten” saiatuko dela gaineratu du. Azken urteetan euskararen ezagutza eta erabileran “aurrerapauso sendo eta ikusgarriak” eman dira udalaren ustez, eta hori “ikuspegi ezberdinen arteko adostasunean du oinarri, adostasunik gabe ezinezkoa baita halako prozesu bat”. Hala ere, euskara erabiltzeko deialdia egin die udalak herritar guztiei “etxean, kalean, lanean, aisian eta edonon”. Gaineratu duenez, “herritarrok euskaraz bizi nahi dugulako biziko da euskara”.
Euskararen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta Errenteriako Udalak berarekin bat egiteaz gain, konpromisoa hartu du “euskara sendotzeko neurri malguak eta politika egokiak bultzatzeko”. Horrekin batera, euskararen erabilera ere aldarrikatu du, “guztiona den hizkuntza, gizarte kohesiorako giltza bilakatuz, aniztasunean oinarritutako herria eraikitzeko”.
Udalak eleaniztasuna defendatu du, eta hizkuntzen dibertsitatea babesteko euskara ere babestu eta sustatu beharra dagoela adierazi du. Ildo horretatik, herritarren gogoa indartu, euskaraz bizitzeko jarrera sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak babestu nahi dituztela adierazi du udalak. “Errealitate horri erantzuten” saiatuko dela gaineratu du.
Azken urteetan euskararen ezagutza eta erabileran “aurrerapauso sendo eta ikusgarriak” eman dira udalaren ustez, eta hori “ikuspegi ezberdinen arteko adostasunean du oinarri, adostasunik gabe ezinezkoa baita halako prozesu bat”.
Hala ere, euskara erabiltzeko deialdia egin die udalak herritar guztiei “etxean, kalean, lanean, aisian eta edonon”. Gaineratu duenez, “herritarrok euskaraz bizi nahi dugulako biziko da euskara”.

