Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea Europako programetara aurkeztuko da

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko alkateek, Europako Interes Ekonomikoko Elkartzea sinatu zuten herenegun, Hondarribiko Itsas Etxean. Hondarribia sare horretako partaide da. Pauso berria eman eta taldearen garapena bilatuko dute Europan. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea, Iberiar penintsula iparraldetik hasi eta hego-mendebaldera zeharkatzen duen sarea da. Helburu nagusia, hiriak eta hiribilduak sustatzea eta ezagutaraztea dute. Sarea hamabi herrik osatzen dute, hiru Euskal Herrikoak dira, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba); bi Portugalgoak (Vila Vicosa eta Marvao), eta gainontzeko zazpiak Espainiako Estatukoak dira: Sos del Rey Catolico (Aragoi), Almazan (Gaztela-Leon), Siguenza (Guadalajara), Pedraza (Segovia), Consuegra (Toledo), Coria ( Caceres) eta Olivenza (Extremadura). Europako programatan Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak, herenegun Itsas Etxean esan zuenez, «Europako Batasunak aurkeztu dituen programetara aurkezteko aukera izango dugu». Elkartze berri horrekin, sarearen proiektuen %75 finantzatuko du Europako Batasunak, eta gainontzekoa jarri beharko lukete sareko bazkideek. Lehenengo proiektua 2012ko martxoan aurkeztu behar dute. Donibane Garazi, martxoan Sareko kideak bazkide berrien bila hasi dira, Europak hala aginduta. «Herri batzuekin bilerak egin ditugu, eta martxoan Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) sarean sartuko dela baieztatu dezakegu».

admin
Hondarribia
2011/12/02

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko alkateek, Europako Interes Ekonomikoko Elkartzea sinatu zuten herenegun, Hondarribiko Itsas Etxean. Hondarribia sare horretako partaide da. Pauso berria eman eta taldearen garapena bilatuko dute Europan.

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea, Iberiar penintsula iparraldetik hasi eta hego-mendebaldera zeharkatzen duen sarea da. Helburu nagusia, hiriak eta hiribilduak sustatzea eta ezagutaraztea dute.

Sarea hamabi herrik osatzen dute, hiru Euskal Herrikoak dira, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba); bi Portugalgoak (Vila Vicosa eta Marvao), eta gainontzeko zazpiak Espainiako Estatukoak dira: Sos del Rey Catolico (Aragoi), Almazan (Gaztela-Leon), Siguenza (Guadalajara), Pedraza (Segovia), Consuegra (Toledo), Coria ( Caceres) eta Olivenza (Extremadura).

Europako programatan

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak, herenegun Itsas Etxean esan zuenez, «Europako Batasunak aurkeztu dituen programetara aurkezteko aukera izango dugu».

Elkartze berri horrekin, sarearen proiektuen %75 finantzatuko du Europako Batasunak, eta gainontzekoa jarri beharko lukete sareko bazkideek. Lehenengo proiektua 2012ko martxoan aurkeztu behar dute.

Donibane Garazi, martxoan

Sareko kideak bazkide berrien bila hasi dira, Europak hala aginduta. «Herri batzuekin bilerak egin ditugu, eta martxoan Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) sarean sartuko dela baieztatu dezakegu».

Sareko alkateek herenegun sinatu zuten elkartzea.

Sareko alkateek herenegun sinatu zuten elkartzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.