Pentsiodunei eta hipotekei buruzko mozioak aurrera atera dira
Azaroko udalbatzarra azkar joan zen. Herenegun arratsaldean, ordubete nahikoa izan zuten zinegotziek mahai gainean zuten zazpi puntuko gai ordena aztertzeko. Horietatik, bi mozio zituzten eztabaidatzeko. Bata, Errenteriako Ezkerrak proposatutako pentsiodunen eta erretiratuen erosahalmenari buruzkoa, eta bestea, Bilduk hipotekak ezin ordainduta kaleratzen dituztenei buruz aurkeztutakoa. Batak zein besteak argi berdea ikusi zuten. Pentsiodunen gainekoa, Errenteriako Ezkerrarekin batera, PSE-EEk eta EAJk babestu zuten. Bildu eta PP, berriz, abstenitu egin ziren. Bilduk aurkeztutako mozioaren kasuan, koalizioaz gain, PSE-EE eta Errenteriako Ezkerrak ere aldeko botoa eman zuten, eta EAJ eta PP abstenitu egin ziren. Pentsioen mozioa CCOOren ekimen batetik dator. Errenteriako Ezkerraren arabera, puntu batzuetan ados ez egon arren, funtsean bat egiten dute, eta hori izan da aurkezteko arrazoia. Bertan, Espainiako Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakiaren aurrean, gobernu berriari Toledoko Itunari eusteko eskatzen zaio, pentsiodun eta erretiratuek erosahalmena berreskura dezaten. Udal taldeek, oro har, arazoa onartu zuten, baina Bilduk eta PPk ez zuten babestu: Bilduk Euskal Herriak erabakitzeko marko propioa behar duela argudiatuta, eta PPk udalak horretarako eskumenik ez duela arrazoituta. Bilduren mozioak ere alderdi guztien kontsentsua lortu zuen funtsean dagoen arazoan, baina aurreko mozioarekin bezala, PPk erabakitzeko ahalmenari begiratu zion, eta oraingoan ere udalak ezin duela ezer egin esan zuen. Mozio horretan Espainiako [...]
Azaroko udalbatzarra azkar joan zen. Herenegun arratsaldean, ordubete nahikoa izan zuten zinegotziek mahai gainean zuten zazpi puntuko gai ordena aztertzeko. Horietatik, bi mozio zituzten eztabaidatzeko. Bata, Errenteriako Ezkerrak proposatutako pentsiodunen eta erretiratuen erosahalmenari buruzkoa, eta bestea, Bilduk hipotekak ezin ordainduta kaleratzen dituztenei buruz aurkeztutakoa.
Batak zein besteak argi berdea ikusi zuten. Pentsiodunen gainekoa, Errenteriako Ezkerrarekin batera, PSE-EEk eta EAJk babestu zuten. Bildu eta PP, berriz, abstenitu egin ziren. Bilduk aurkeztutako mozioaren kasuan, koalizioaz gain, PSE-EE eta Errenteriako Ezkerrak ere aldeko botoa eman zuten, eta EAJ eta PP abstenitu egin ziren.
Pentsioen mozioa CCOOren ekimen batetik dator. Errenteriako Ezkerraren arabera, puntu batzuetan ados ez egon arren, funtsean bat egiten dute, eta hori izan da aurkezteko arrazoia. Bertan, Espainiako Gobernuak pentsioak izozteko hartutako erabakiaren aurrean, gobernu berriari Toledoko Itunari eusteko eskatzen zaio, pentsiodun eta erretiratuek erosahalmena berreskura dezaten.
Udal taldeek, oro har, arazoa onartu zuten, baina Bilduk eta PPk ez zuten babestu: Bilduk Euskal Herriak erabakitzeko marko propioa behar duela argudiatuta, eta PPk udalak horretarako eskumenik ez duela arrazoituta.
Bilduren mozioak ere alderdi guztien kontsentsua lortu zuen funtsean dagoen arazoan, baina aurreko mozioarekin bezala, PPk erabakitzeko ahalmenari begiratu zion, eta oraingoan ere udalak ezin duela ezer egin esan zuen.
Mozio horretan Espainiako Gobernuari eskatu diote hipotekak ezin ordainduta ematen ari diren kaleratzeen aurrean, hipotekaren araudia alda dezala, etxea ordainean ematearen figura kontuan hartuta. Alegia, behin hipoteka exekutatu, eta bankua etxebizitzarekin geratuta, zorra kitatua geratzea. Hain zuzen, abstenitu zirenen artean, EAJk gutxitzat jo zuen etxea ordainean ematearena, eta erreforma bat egin behar dela adierazi zuen.
Kontu orokorrak
Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Kontu Orokorra ere aurrera atera zen, aho batez. Kontu horiei erreklamazioak jarri zizkieten hiru herritarrek, eta hain zuzen, horietako batek, aurreko legegintzaldian ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Karlos Muruak, hitza hartu zuen. Behin kontu orokorrak jakinda, aurreko gobernuaren balorazioa egiteko garai aproposa zela adierazi zuen. Horiek egoera ekonomikoa zaila izan arren, Udal Gobernua hori kudeatzeko gai ez dela izan islatzen dute Muruaren arabera, eta horrenbestez, “egungo egoera espero zitekeena baino okerragoa” da.
Horrekin batera, jakinarazi zuen helburua erakunde guztietan gastua jaistea den bitartean, udalak ohiko gastua %12 igo zuela legegintzaldi horretan, eta ohiko diru sarrerak, berriz, %2,6 baino ez. Hazkunde hori herritarrei egindako presio fiskalaren igoerarengatik izan dela esan zuen.
Beste puntuen artean, bost funtzionarioei 2006ko ordainsariei buruzko soldata masaren %1a gehitzeko epaia exekutatzea onartu zuten aho batez.

