Lowriders taldearen kontzertua gaur, De Cyne Reynaren eskutik
Lowriders taldearen doinuak entzuteko parada izango da gaur gauean De Cyne Reynan. Zarautzen sortutako taldea lau lagunek osatzen dute, eta haiekin batera hainbat kolaboratzaile izaten dituzte kontzertuetan. Lagun taldea da Lowriders, eta “zuzene...
Lowriders taldearen doinuak entzuteko parada izango da gaur gauean De Cyne Reynan. Zarautzen sortutako taldea lau lagunek osatzen dute, eta haiekin batera hainbat kolaboratzaile izaten dituzte kontzertuetan. Lagun taldea da Lowriders, eta “zuzenean zer gerta daitekeen ez dute jakiten aldez aurretik”, azaldu dute antolatzaileek.
Gaur 22:30etik aurrera egingo duten kontzertuan Velvet Underground, Johnny Cash, Iggy Pop, War, Sonic Youth eta Donna Summeren abestien bertsioak entzuteko aukera izango dute Gamon Zumardiko tabernaraino hurbiltzen direnek. Beti bezala, emanaldia doan izango da.

