Eskaintza berezia izango da Arditurrin igandean, Santa Barbara egunaren harira
Santa Barbara meatzarien zaindaria da; bisitak merkeagoak izango dira eta tren berdea, doan. Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak gogorarazi du: «Hilaren 4a Santa Barbara eguna da, meatzarien zaindariarena, alegia». Ospatzeko, Oiartzungo Ardi...
Santa Barbara meatzarien zaindaria da; bisitak merkeagoak izango dira eta tren berdea, doan.
Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak gogorarazi du: «Hilaren 4a Santa Barbara eguna da, meatzarien zaindariarena, alegia». Ospatzeko, Oiartzungo Arditurri Meatze Guneak eskaintza berezia prestatu du, «egun handi horretan bertara gerturatzen diren guztientzat».
Meazuloa 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Santa Barbara egunean Arditurri bisitatzera hurbiltzen diren guztiek meazuloaren barrualdea %60 inguruko deskontuarekin ezagutzeko aukera izango dute. Hala, oinarrizko bisitak bi euroko prezioa izango du eta Meazuloa sakonean bisitak hiru eurokoa. Gainera, garai batean Arditurrin ateratako minerala Pasaiako porturaino garraiatzen zuen trena gogoratuz, goizean zehar Tren Berdea ibiliko da Olatxeko zubitik (aparkalekuaren ondoan) meatze guneraino, doan. Meazuloa irekita dagoen ordutegi berean egongo da trena martxan.
Ordua erreserbatu
Meazuloaren edukiera mugatua dela eta, bisita gidatu bakoitza talde mugatuekin egingo dutela iragarri dute meazuloaren arduradunek: «Arditurrira iristean Interpretazio Zentroan bertan bisita gidatuaren ordua erreserbatzea gomendatzen dugu».
Horrez gain, bisitariak animatu dituzte: «Ezagutu nahi gaituen orori egun berezi honetan Arditurrira etortzeko gonbitea luzatu nahi diegu, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean kokaturiko altxorra ezagutzeko».

