Bidasoak Bartzelona liderra menderatu du
Larunbatean Artalekura hurbildu ziren eskubaloi zaleek sekulako ezustekoa izan zuten, Bidasoak partida guztiak irabazita zituen Bartzelona B garaitu baitzuen (29-27). Sailkapeneko zortzigarren tokiraino jauzi egin dute irundarrek; hamar puntu dituzte, ...
Larunbatean Artalekura hurbildu ziren eskubaloi zaleek sekulako ezustekoa izan zuten, Bidasoak partida guztiak irabazita zituen Bartzelona B garaitu baitzuen (29-27). Sailkapeneko zortzigarren tokiraino jauzi egin dute irundarrek; hamar puntu dituzte, jaitsiera postuan den lehen taldeak, Badajozek, baino sei gehiago, eta laster zortzi izan daitezke, etzi Bidasoak Badajozen irabazten badu.

