Udalak datozen lau urtetako lan ildoak aurkeztuko ditu larunbatean
Bidea egitera. Izen horrekin, larunbaterako antolatu duen ekitaldian aurkeztuko ditu Gobernu Taldeak legegintzaldirako dituen asmoak. Larunbateko hitzorduaren “garrantzia handia” nabarmendu du Julen Mendoza alkateak, “hainbat arlotan lanean diharduten herriko eragileekin datozen lau urteetarako proposatu dugun lan ildoa partekatuko dugulako”. Herrira bai, baina harago heltzea ere bada ekitaldiaren asmoa, “Oarsoaldea eskualdearen garrantzia nabarmendu nahi dugulako”. Inflexio puntua Bidea egitera ekitaldiak inflexio puntua izan nahi duela zehaztu dute Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerra alderdiak: “Iragana eta etorkizuna bereiziko dituen mugarria izan nahi du larunbateko ekitaldiak. Bereizketa hori, herri ekarpen gisa ulertzea nahi dugu, eta ez oposizio politiko gisa”. Larunbateko ekitaldiaren gaineko aurrerapen askorik ez badute egin ere, (“ekitaldia bera izango delako horretarako gunea”), parte hartzera gonbidatu dituzten hainbat eragile zehaztu dituzte. Besteak beste, herriko eragileekin batera, Oarsoaldea eskualdeko udaletako ordezkariak, Donostiako eta Irungo udaletako ordezkariak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria ere izango dira herrian. Horiekin batera, herritik kanpoko eragileak gonbidatu dituzte. Eragile ekonomikoak nabarmendu ditu Mendozak: “Zentzu horretan, finantza zein Oarsoaldeko erakundeei luzatu nahi diegu ekitaldian parte hartzeko deia, larunbatetik aurrera hasi nahi dugun prozesuan parte hartzeko aukera dutelako”. Ekitaldi irekia Ekitaldia irekia izango dela jakinarazi dute Gobernu Taldekoek, “parte hartu nahi duten eragileek zein norbanakoek egin [...]
Bidea egitera. Izen horrekin, larunbaterako antolatu duen ekitaldian aurkeztuko ditu Gobernu Taldeak legegintzaldirako dituen asmoak.
Larunbateko hitzorduaren “garrantzia handia” nabarmendu du Julen Mendoza alkateak, “hainbat arlotan lanean diharduten herriko eragileekin datozen lau urteetarako proposatu dugun lan ildoa partekatuko dugulako”. Herrira bai, baina harago heltzea ere bada ekitaldiaren asmoa, “Oarsoaldea eskualdearen garrantzia nabarmendu nahi dugulako”.
Inflexio puntua
Bidea egitera ekitaldiak inflexio puntua izan nahi duela zehaztu dute Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerra alderdiak: “Iragana eta etorkizuna bereiziko dituen mugarria izan nahi du larunbateko ekitaldiak. Bereizketa hori, herri ekarpen gisa ulertzea nahi dugu, eta ez oposizio politiko gisa”.
Larunbateko ekitaldiaren gaineko aurrerapen askorik ez badute egin ere, (“ekitaldia bera izango delako horretarako gunea”), parte hartzera gonbidatu dituzten hainbat eragile zehaztu dituzte. Besteak beste, herriko eragileekin batera, Oarsoaldea eskualdeko udaletako ordezkariak, Donostiako eta Irungo udaletako ordezkariak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria ere izango dira herrian.
Horiekin batera, herritik kanpoko eragileak gonbidatu dituzte. Eragile ekonomikoak nabarmendu ditu Mendozak: “Zentzu horretan, finantza zein Oarsoaldeko erakundeei luzatu nahi diegu ekitaldian parte hartzeko deia, larunbatetik aurrera hasi nahi dugun prozesuan parte hartzeko aukera dutelako”.
Ekitaldi irekia
Ekitaldia irekia izango dela jakinarazi dute Gobernu Taldekoek, “parte hartu nahi duten eragileek zein norbanakoek egin dezakete, eta duen garrantziagatik bertara biltzera deitu nahi ditugu”.
Merkatuzar aretoak, ordea, ikusle kopuru mugatua duela jakinarazi dute udal ordezkariek, eta 300 lagunek baino ez dute sartzerik izango larunbateko ekitaldira.
Parte hartu nahi dutenek, hortaz, 943 44 96 11 telefono zenbakira deitu beharko dute parte hartzea egiaztatzeko edo alkatetza[a bildua]errenteria.net helbidera mezua bidali beharko dute.