Sei milioi auto igaro dira Pasaiako portutik azken 32 urteetan
Sei milioigarren autoa atzo Pasaiatik ontziz irten behar zela eta, ospakizun berezia egin du Portuak. 1979. urtean hasi zen autoen trafikoa Pasaiako portuan, Ford markarekin. Ordutik portutik irtendako auto guztiak zenbatu, eta atzo, sei milioigarren autoa ontziratzekoak zirela eta, ospakizuna egin zuten. Ospakizunera United European Car Carriers (UECC) enpresko zuzendari orokorra Craig Jasienki etorri zen, eta Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egin zion harrera. UECC enpresa norbegiarra da, eta 1994. urteaz geroztik ari da Pasaian lanean. Gaur egun, Opel, Volkswagen, Iveco eta Mercedes marketako autoak garraitzen ditu, Europa osora esportatzeko. Volvo, Opel, Saab eta Mercedes autoak inportatu egiten ditu ere bai, ondoren, Pasaiako portutik Espainiako estatuko hainbat tokitara eramateko. UECC konpainiak 41 langile ditu Pasaiako portuan. Urtean, batez beste, 250.000 auto garraitazen ditu, gehienak Belgikako Zeebrugge eta Britain Handiko Portbury portuetara. Hiru hamarkadatik gora Ford markakoak izan ziren 1979. urtean portutik irten ziren lehenak. Orduan, garai bateko tsas geltokia zegoen hartan ontziratzen zituzten autoak. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Lezoko kaiara lekualdatu zituzten autoak. Orduan hiru zonaldetan banatuak izaten ziren Ford, General Motors eta Quincasa autoak. Denborarekin hirurak batu zituzten espazioa optimizatzeko. UECCk 1994. urtean hartu zuen autoen trafikoa bere gain, eta 2005ean siloa altxa zuen, azpiegitura indartuz.
Sei milioigarren autoa atzo Pasaiatik ontziz irten behar zela eta, ospakizun berezia egin du Portuak.
1979. urtean hasi zen autoen trafikoa Pasaiako portuan, Ford markarekin. Ordutik portutik irtendako auto guztiak zenbatu, eta atzo, sei milioigarren autoa ontziratzekoak zirela eta, ospakizuna egin zuten. Ospakizunera United European Car Carriers (UECC) enpresko zuzendari orokorra Craig Jasienki etorri zen, eta Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egin zion harrera.
UECC enpresa norbegiarra da, eta 1994. urteaz geroztik ari da Pasaian lanean. Gaur egun, Opel, Volkswagen, Iveco eta Mercedes marketako autoak garraitzen ditu, Europa osora esportatzeko. Volvo, Opel, Saab eta Mercedes autoak inportatu egiten ditu ere bai, ondoren, Pasaiako portutik Espainiako estatuko hainbat tokitara eramateko.
UECC konpainiak 41 langile ditu Pasaiako portuan. Urtean, batez beste, 250.000 auto garraitazen ditu, gehienak Belgikako Zeebrugge eta Britain Handiko Portbury portuetara.
Hiru hamarkadatik gora
Ford markakoak izan ziren 1979. urtean portutik irten ziren lehenak. Orduan, garai bateko tsas geltokia zegoen hartan ontziratzen zituzten autoak.
Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Lezoko kaiara lekualdatu zituzten autoak. Orduan hiru zonaldetan banatuak izaten ziren Ford, General Motors eta Quincasa autoak. Denborarekin hirurak batu zituzten espazioa optimizatzeko. UECCk 1994. urtean hartu zuen autoen trafikoa bere gain, eta 2005ean siloa altxa zuen, azpiegitura indartuz.