Pasaiako egungo portuaren gaineko hitzaldia
Pasaiako egungo portuaren gaineko hitzaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Reina aretoan, Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek antolatuta, eta Oreretako Gazte Asanbladak, eta Olibet, Iztieta eta Alabergako auzo elkarteek lagunduta. Pasaiako Portua: ingurumenaren zaintza noizko? izenburupean, Jose Manuel Corrizo Pasaiako portuko langile eta CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako ordezkaria mintzatuko da. Gezurrak salatzea helburu Antolatutako hitzaldiaren bidez, “Pasaiako kanpo kaia justifikatzeko erabiltzen dituzten gezurrak” salatu nahi dituzte Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek. Azken horien esanetan, kanpo kaiaren sustatzaileek, “proiektu horrek eskualdeko osasunaren hobetzean eta kaiaren biziberritzearen gainean izango lukeen eraginean ari dira jartzen indar guztiak”. Bi talde ekologisten aburuz azpiegitura justifikatzeko esandako “gezurren” ondoren “osasuna eta badiaren biziberritzea dira gelditzen zaizkien azken argudioak”. Halaber, Portu Agintaritzak eta portuko enpresek azken hamarkadetan laneko osasun gaietan, kutsaduraren kontrako neurririk edo lan baldintzak hobetzeko asmoz ekarpenik ez dutela egin salatu dute: “Gaur egun egoerak berdin jarraitzen du, ez dituzte martxan jarri portuko praktika egokiak, prebentziorako koordinazio lanak, edota lan ingurumen segurtasun protokoloak. Ez dituzte beste portuetan hartu ohi dituzten neurriak martxan jarri: txatarra leku erdi-estalietan deskargatzea, ikatza estaltzea, edo gai kutsakorrak leku eta modu egokian biltzea”. Gai horietan Pasaiako portua “atzeratua eta atzerakoia” dela gaineratu dute bi talde ekologistek, eta [...]
Pasaiako egungo portuaren gaineko hitzaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Reina aretoan, Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek antolatuta, eta Oreretako Gazte Asanbladak, eta Olibet, Iztieta eta Alabergako auzo elkarteek lagunduta. Pasaiako Portua: ingurumenaren zaintza noizko? izenburupean, Jose Manuel Corrizo Pasaiako portuko langile eta CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako ordezkaria mintzatuko da.
Gezurrak salatzea helburu
Antolatutako hitzaldiaren bidez, “Pasaiako kanpo kaia justifikatzeko erabiltzen dituzten gezurrak” salatu nahi dituzte Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek. Azken horien esanetan, kanpo kaiaren sustatzaileek, “proiektu horrek eskualdeko osasunaren hobetzean eta kaiaren biziberritzearen gainean izango lukeen eraginean ari dira jartzen indar guztiak”. Bi talde ekologisten aburuz azpiegitura justifikatzeko esandako “gezurren” ondoren “osasuna eta badiaren biziberritzea dira gelditzen zaizkien azken argudioak”.
Halaber, Portu Agintaritzak eta portuko enpresek azken hamarkadetan laneko osasun gaietan, kutsaduraren kontrako neurririk edo lan baldintzak hobetzeko asmoz ekarpenik ez dutela egin salatu dute: “Gaur egun egoerak berdin jarraitzen du, ez dituzte martxan jarri portuko praktika egokiak, prebentziorako koordinazio lanak, edota lan ingurumen segurtasun protokoloak. Ez dituzte beste portuetan hartu ohi dituzten neurriak martxan jarri: txatarra leku erdi-estalietan deskargatzea, ikatza estaltzea, edo gai kutsakorrak leku eta modu egokian biltzea”.
Gai horietan Pasaiako portua “atzeratua eta atzerakoia” dela gaineratu dute bi talde ekologistek, eta neurri “egokiak” hartu beharrean, “kanpo kaia justifikatzen” dabiltzala salatu dute, “hemen eta orain egungo arazoak konponduko lituzketen neurriak hartu beharrean”.
Kanpo kaia justifikatzeko “indarrak eta herritarren aurrekontuak” erabiltzen ari direla nabarmendu dute Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria-Orereta Bizirik talde ekologistek, “Euskal Herriaren kontra egin daitekeen atentatu ekonomiko eta ekologiko handienetako bat izanik ere”.