Gabonetako Ipuin Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago
Beste urte batez, eta dagoeneko hamabosgarrenez, Gabonetako Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuen klubek Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin batera. Lehiaketa herriko zortzi erretiratuen elkarteetako kideei zuzenduta dago. Horrenbestez, lanak idatzi ...
Beste urte batez, eta dagoeneko hamabosgarrenez, Gabonetako Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuen klubek Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin batera. Lehiaketa herriko zortzi erretiratuen elkarteetako kideei zuzenduta dago. Horrenbestez, lanak idatzi eta abenduaren 14a baino lehen (asteazkena) entregatu beharko dituzte.
Gabonetan oinarrituta hiru orriko luzerako lanak aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak lanik onenak aukeratuko ditu, eta abenduaren 29an jakinaraziko du epaia, 17:30ean, Beraungo auzo elkartean.