Emakumeak eta elikadura, biharko bi hitzaldietako gaiak
Bihar arratsaldean bi hitzaldi izango dira Errenteria-Oreretan. Batean, Latinoamerikako emakume mugimendua aztertuko dute Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:30etik aurrera. Bestean, berriz, elikadura burujabetza izango da ildo nagusia, eta Merkatuzarren i...
Bihar arratsaldean bi hitzaldi izango dira Errenteria-Oreretan. Batean, Latinoamerikako emakume mugimendua aztertuko dute Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:30etik aurrera. Bestean, berriz, elikadura burujabetza izango da ildo nagusia, eta Merkatuzarren izango da, 19:00etan.
Latinoamerikako emakume mugimendua gertutik ezagutzeko aukera izango da, mahai-inguru horretan hango hiru emakumek parte hartuko baitute: Alicia Caranivi Boliviako Emakume Aymararen Garapen Integralerako Zentroko kideak, Patricia Ramirez Kolonbiako Medellineko Unibertsitateko Emakume Taldeko koordinatzaileak eta Concepcion Suarez Mexikoko Chiapaseko Emakume Eskubideen Zentroko kideak. Mundubatekin elkarlanean antolatu dute.
Ordu erdi lehenago hasiko da, berriz, elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia. Aitor Aranburu EHNE sindikatuko kidea eta Dominika Agergarai Azkorria Gazta Kooperatibako kidea izango dira hizlariak. Ondoren, gazta dastaketa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.