Allerruk Sanpedrotarrari erraz irabazi dio, derbian: 4-0
Allerru jaun eta jabe izan zen pasa den larunbatean Plazetan jokatu zuten Oarsoaldeko derbian. Talde zuri-berdeak 4-0 irabazi zion Sanpedrotarra taldeari. Bederatzigarren postura egin dute jauzi lezoarrek, hamahiru punturekin, eta moreek azkeneko postuan jarraitzen dute, bostekin. Erregional Lehenengo Mailan, Allerru Bk denboraldiko bigarren partida galdu zuen Pasaia Bren kontra. Urnieta liderrak orain sei puntuko aldea ateratzen die, eta bigarren postuan jarraitzen dute. Gipuzkoako Emakumeen Ligari dagokionez, Allerruren eta Hondarribiaren arteko derbia jokatu zuten Lezon. Etxekoak nagusitu ziren, gol bateko aldeagatik: 2-1. Garaipen horrekin sailkapenean aurrea hartu diete. Gainera, lezoarrek partida bat gutxiago jokatu dute. Saskibaloian, berriz, Allerruk 54-65 irabazi zuen Santo Tomas Lizeoaren kantxan. Sei garaipen eta lau porrot dituzte. Azkenik, areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek launa berdindu zuen Hondarribia Bar Ignacioren kontra, Bekoerrotan.
Allerru jaun eta jabe izan zen pasa den larunbatean Plazetan jokatu zuten Oarsoaldeko derbian. Talde zuri-berdeak 4-0 irabazi zion Sanpedrotarra taldeari.
Bederatzigarren postura egin dute jauzi lezoarrek, hamahiru punturekin, eta moreek azkeneko postuan jarraitzen dute, bostekin.
Erregional Lehenengo Mailan, Allerru Bk denboraldiko bigarren partida galdu zuen Pasaia Bren kontra. Urnieta liderrak orain sei puntuko aldea ateratzen die, eta bigarren postuan jarraitzen dute.
Gipuzkoako Emakumeen Ligari dagokionez, Allerruren eta Hondarribiaren arteko derbia jokatu zuten Lezon. Etxekoak nagusitu ziren, gol bateko aldeagatik: 2-1. Garaipen horrekin sailkapenean aurrea hartu diete. Gainera, lezoarrek partida bat gutxiago jokatu dute.
Saskibaloian, berriz, Allerruk 54-65 irabazi zuen Santo Tomas Lizeoaren kantxan. Sei garaipen eta lau porrot dituzte.
Azkenik, areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek launa berdindu zuen Hondarribia Bar Ignacioren kontra, Bekoerrotan.