Uxune Aizpuruaren argazkiak Mikelazulon
Gaurtik hasi eta abenduaren 25era bitartean Uxune Aizpurua oiartzuarraren argazki erakusketa egongo da jarrita Mikelazulon. Bertan, Marokon ateratako irudiak ikusi ahal izango dira. Zehazki, Chaouen, Tanger, Marrakex eta Assilahnen egindako argazkiak. ...
Gaurtik hasi eta abenduaren 25era bitartean Uxune Aizpurua oiartzuarraren argazki erakusketa egongo da jarrita Mikelazulon. Bertan, Marokon ateratako irudiak ikusi ahal izango dira. Zehazki, Chaouen, Tanger, Marrakex eta Assilahnen egindako argazkiak. Irudi horietan bertako biztanleen egunerokotasuna ageri da. Egilearen arabera, egunerokotasuna eta adierazgarritasunaren arteko lehia adierazi nahi izan du. Elkartea asteartetik igandera dago irekita arratsaldez, 16:00etatik aurrera.
Aizpurua oiartzuarra da jaiotzez, baina 18 urtetik Gasteizen bizi da. Arabako hiriburuan Filologia Hispanikoa ikasi zuen, baina betidanik izan ditu gustuko marrazketa, argazkilaritza eta literatura. Horrek bultzatuta, Gasteizen bi erakusketa egin ditu: 2007an Periscopio lehiaketarako Lisboa izenarekin, eta 2008an A lo hecho pecho izenarekin.