Txartelarekin erosketa ordaindu, eta sariak jaso
Merkatariek atzo abiatu zuten udazkeneko kanpaina abenduaren 24ra bitartean egongo da martxan. 10, 20, 50 eta 100 euroko sariak banatuko ditu Laurak Batek abenduaren 24a bitartean. Atzo abiatu zuten merkatariek udazkeneko kanpaina, eta martxan den bitartean, Laurak Bateko txartelarekin ordaintzen duten bezeroek diru sariak eskuratzeko aukera izango dute. Ostirala goizean aurkeztu zuten udazkeneko kanpaina merkatariek, Trintxerpeko alkateordetzan egindako agerraldian. Elkarteko presidente Ramon Ilarregirekin batera, Foto Cano argazki dendako Ruben Carretero eta Modas Molona jantzi dendako Piedad Blazquez aritu ziren kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Zehaztu zutenez, 53 dendak parte hartuko dute kanpainan: 24 Trintxerpekoak, 28 Antxokoak eta Donibaneko bat. Bezeroek elkartearen logoa topatuko dute sariak banatuko dituzten dendetan.
Merkatariek atzo abiatu zuten udazkeneko kanpaina abenduaren 24ra bitartean egongo da martxan.
10, 20, 50 eta 100 euroko sariak banatuko ditu Laurak Batek abenduaren 24a bitartean. Atzo abiatu zuten merkatariek udazkeneko kanpaina, eta martxan den bitartean, Laurak Bateko txartelarekin ordaintzen duten bezeroek diru sariak eskuratzeko aukera izango dute.
Ostirala goizean aurkeztu zuten udazkeneko kanpaina merkatariek, Trintxerpeko alkateordetzan egindako agerraldian.
Elkarteko presidente Ramon Ilarregirekin batera, Foto Cano argazki dendako Ruben Carretero eta Modas Molona jantzi dendako Piedad Blazquez aritu ziren kanpainaren nondik norakoak azaltzen.
Zehaztu zutenez, 53 dendak parte hartuko dute kanpainan: 24 Trintxerpekoak, 28 Antxokoak eta Donibaneko bat.
Bezeroek elkartearen logoa topatuko dute sariak banatuko dituzten dendetan.