Puntuek erabakiko dute Alaia Martinen bidea
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Arrasateko finalaurrekoa jokatu zuen larunbatean Alaia Martin bertsolariak. Saioa jokatu ondoren, puntu gehien bildu eta finalerako txartela lortu zuen bertsolaria Beñat Gaztelumendi izan zen. Hurrenez hurren...
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Arrasateko finalaurrekoa jokatu zuen larunbatean Alaia Martin bertsolariak. Saioa jokatu ondoren, puntu gehien bildu eta finalerako txartela lortu zuen bertsolaria Beñat Gaztelumendi izan zen.
Hurrenez hurren, beste bertsolariak Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin izan ziren. Horiek beste bi finalerdietara begira egon beharko dute. Bigarren finalaurrekoa herenegun jokatu zuten Tolosan. Eta hirugarrena larunbat arratsaldean jokatuko dute Hernanin. Saio horretan parte hartuko du Jon Martin bertsolariak. Horiek bukatuta jakingo da Alaia Martinek aurrera egingo duen.

