Kerejetaren jarrera salatu dute Portuko merkatariek
Portua auzoko merkatari eta ostalariek protesta kartelak jarri dituzte, Alkate honek ez du entzuten leloarekin. Aitor Kerejetaren jarrera salatu nahi dute horrela. Matxin de Artzu kalean egiten ari diren lanak direla medio, San Pedro kalea arratsaldetan irekitzeko aukeraz hitz egin nahi dute merkatariek alkatearekin. «Baina alkateak ez du taldeko bilera bat egin nahi, eta BAZera joateko aukera eman digu, udalarekin bakarka biltzeko», azaldu dute merkatariek. Ekimena ez dute Higerrek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkartekoek sustatu; dendariak bere kabuz hasi dira aldarrikapenak egiten. Elkarteekin bilera egingo dute Aitor Kerejetak esan du ez duela merkatariak entzuteko arazorik: «Higerrekin eta ostalarien elkartearekin bilera egingo dugu datorren astean. Krisiak ekarri duen salmenten beherakada SanPedro kalea irekita konpoduko dela zalantzan jartzen dut. Lanek eragina izan dezakete, baina bukatutakoan, onuragarri izango dira hiriarentzat eta sektorearentzat».
Portua auzoko merkatari eta ostalariek protesta kartelak jarri dituzte, Alkate honek ez du entzuten leloarekin. Aitor Kerejetaren jarrera salatu nahi dute horrela. Matxin de Artzu kalean egiten ari diren lanak direla medio, San Pedro kalea arratsaldetan irekitzeko aukeraz hitz egin nahi dute merkatariek alkatearekin. «Baina alkateak ez du taldeko bilera bat egin nahi, eta BAZera joateko aukera eman digu, udalarekin bakarka biltzeko», azaldu dute merkatariek. Ekimena ez dute Higerrek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkartekoek sustatu; dendariak bere kabuz hasi dira aldarrikapenak egiten.
Elkarteekin bilera egingo dute
Aitor Kerejetak esan du ez duela merkatariak entzuteko arazorik: «Higerrekin eta ostalarien elkartearekin bilera egingo dugu datorren astean. Krisiak ekarri duen salmenten beherakada SanPedro kalea irekita konpoduko dela zalantzan jartzen dut. Lanek eragina izan dezakete, baina bukatutakoan, onuragarri izango dira hiriarentzat eta sektorearentzat».