Udalbatzaren osoko bilkura, bihar
Udalbatzaren osoko bilkura
Udalbatzaren osoko bilkura egingo dute bihar 18:30etik aurrera. Zazpi puntu jorratuko dituzte biharkoan, eta horietatik bi mozioak izango dira. Lehenengoa, Errenteriako Ezkerrak pentsiodunen eta erretiratuen erosahalmenari buruz aurkeztutajkoa da; bigarrena, berriz, Bildu koalizioak hipotekak direla eta, kaleratzei buruz aurkeztutakoa da. Horrekin batera, 2010 urteko aurrekontuaren kontu orokorraren onarpena, bost funtzionariri soldata gehitzeko epaia exekutatzeko proposamena landuko dituzte, eta halaber hainbat ebazpenen berri emango dute.

