Real Unionek garaipena lortu du Salamancaren kontra
Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren aurka (3-1), igande arratsaldean Gal estadioan jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia; atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin iritsi ziren. Union Bi...
Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren aurka (3-1), igande arratsaldean Gal estadioan jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia; atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin iritsi ziren. Union Bigarren B mailako II. multzoko sailkapenean bigarren segitzen du, Eibarrekin berdinduta, 27 punturekin.
Lehen zatia borrokatua izan zen. Partida hasi eta segituan txuribeltzek markagailuan aurrea hartu zuten, 9. minutuan Infantek sartutako gol bati esker. Gaztelarrek, orduan, lerroak aurreratu zituzten, eta Javik berdinketa ezarri zuen, 23. minutuan.
Bigarren zatia irundarrentzat izan zen, goitik behera. Lacruzek, 51.minutuan, eta Eneko Romok, 71.ean, bigarren ea hirugarren golak sartu zituzten.
Sailkapeneko bigarren postuan
Salamancaren kontra lortutako garaipenari esker Real Unionek bigarren tokiari eutsi dio. Sailkapeneko lehen seiek garaipena erdietsi zuten, eta Mirandesek jarraitzen du lidergoan, 35 punturekin.
Heldu den asteburuan 14. jardunaldia jokatuko dute. Irundarrak Ponferradinaren kontra ariko dira igandean, Leonen. Sailkapeneko bosgarren tokian dago Ponferradina, 25 punturekin, Unionek baino bi gutxiago.

