Larreaundin abiatuko du Santanok ‘Alkatea auzoetan’ programa
Irungo Udalak Alkatea auzoetan bilera irekietako programa abiatuko du ostegunean, abenduaren 1ean. Larreaundik izango da lehena, Dunboa institutoan, 19:30etik aurrera. Joan den ostiralean Pedro Alegre Informazioaren Gizartea eta Herritarren Partehartze...
Irungo Udalak Alkatea auzoetan bilera irekietako programa abiatuko du ostegunean, abenduaren 1ean. Larreaundik izango da lehena, Dunboa institutoan, 19:30etik aurrera. Joan den ostiralean Pedro Alegre Informazioaren Gizartea eta Herritarren Partehartzea arloko ordezkariak eman zuen ekimenaren berri: “Ekintza honen bidez herritarrei beren hurbileko arazoak zuzenean entzuteak eta erantzuteak zer-nolako garrantzia duen azpimarratu nahi da. Herritarren parte-hartzea eta gardentasuna agintaldi honetako helburu orokorren barruan daude, eta horrelako ekintzen bidez bultzatu nahi ditugu”.
Alkateak auzoz auzo egingo dituen bileretan postontziak jarriko dituzte, herritarrek iradokizunak eta abar helarazi ahal izateko. Eta, helburu berarekin, udal webgunean atal berri bat sortuko dutela iragarri zuen Alegrek. “Jasotzen dugun guztiarekin, Herritarren Parte-hartzeko arloan, gogoeta orokor bat egingo dugu auzo bakoitzeko, eta ondorioak parte-hartzaile bakoitzari eta guztiei heleraziko dizkiegu, gaineratu zuen Informazioaren Gizarteko ordezkariak.

