Irungo ikasleek Tolosako Txotxongilo Jaialdiko bi obra ikusiko dituzte
Aurten ere, XXXIX. Titirijai Txotxongilo Jaialdiko obra batzuk ikusi ahalko dira Irungo Amaia KZn, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren (TO.PIC) eta udalaren elkarlanari esker. Irungo Udala Jaialdiaren hasierako urteetatik izan da laguntzailea, ...
Aurten ere, XXXIX. Titirijai Txotxongilo Jaialdiko obra batzuk ikusi ahalko dira Irungo Amaia KZn, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren (TO.PIC) eta udalaren elkarlanari esker. Irungo Udala Jaialdiaren hasierako urteetatik izan da laguntzailea, eta azken urteetan Hondarribikoak ere laguntza eman du, ikasleentzako egiten diren saioetarako.
Horrela, bi herrietako eskoletako haurrek Andaluziako La gotera de la azotea konpainiaren Viento Pequeño eta Austriako Karen Shafer taldearen Zehen-He cuando llegaron los barcos dragón obrak ikusteko aukera izango dute, biak gazteleraz. Lehena, abenduaren 1ean emango dute, 11:00etan; eta bigarrena, abenduaren 2an sesio bikoitzan, 11:00etan eta 15:30ean. Soilik ikastetxeentzako emanaldiak izango dira.
Joan den larunbatean Pepo, ¿a dónde vas? obra eman zuten Amaian, publiko guztientzat, hori bai. Buenos Aires Teatro konpainia argentinarraren lana da.

