‘Estu-pilulak’ antzerki foruma euskaraz, ostegunean
Estu-pilulak antzerki foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Hilaren 25an egin zen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotutako ekitaldia da, emakume eta gizonen arteko berdintasuna...
Estu-pilulak antzerki foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Hilaren 25an egin zen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotutako ekitaldia da, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren bidean gizonezkoen inplikazioa bilatzen duena. Ekitaldia irekia da, baina On:Giz elkarte antolatzaileak batez ere gizonei luzatu die parte hartzeko gonbitea.
Bi zatitan banatzen da antzerki foruma. Batetik 40 bat minutuko iraupena duen antzezlana eskainiko dute, maskulinotasunaren eraikuntza sozialarekin zerikusia duten gaiak landuko dituena. Testuaren egilea Patxi Perez gidoilari irundarra da.
Eta bigarren zatian, antzezlanean ikusi eta entzun dituzten gaien inguruko solasaldi bat sortu nahi dute. Modu honetan, mahai gainean jarri nahi da gizonen inplikazioak emakumeen eta gizonen berdintasunaren lorpenerako duen garrantzia.

