Aitor Zabala irabazle, Usurbilgo Erle Egunean
Aitor Zabalak irabazi du beste behin Usurbilgo Erle Egunaren barruan egiten den ezti txapelketa, milflores deritzan kategorian. Kategoria berean beste 59 erlezainek aurkeztu zuten beren eztia. Aitor Zabala sanjuandarrak orain dela hiru urte erabaki zue...
Aitor Zabalak irabazi du beste behin Usurbilgo Erle Egunaren barruan egiten den ezti txapelketa, milflores deritzan kategorian. Kategoria berean beste 59 erlezainek aurkeztu zuten beren eztia. Aitor Zabala sanjuandarrak orain dela hiru urte erabaki zuen erlezaintzan bete-betean aritzea. Erlauntzak Jaizkibelen eta Oiartzunen ditu eta Erleskola proiektu didaktikoa martxan jarri du. Webgunea ere badu, bere proiektuaren gainekoak sakonago ezagutu nahi dutenentzat.

