Inauterietako desfilerako izen emate epea irekita

Heldu den urteko inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek dagoeneko izena eman dezakete, epea urtarrilaren 13a arte egongo da irekita. Izena emateko orriak Herritarrak Atenditzeko Zentroaren (HAZ) bulegoan har daitezke (Juan de la Cru...

Heldu den urteko inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek dagoeneko izena eman dezakete, epea urtarrilaren 13a arte egongo da irekita. Izena emateko orriak Herritarrak Atenditzeko Zentroaren (HAZ) bulegoan har daitezke (Juan de la Cruz plaza, 2); irun.org webgunean eta udaletxeko iragarki-taulan ere egin dateke kontsulta.

Udalak aurten 18.000 euro banatuko ditu inauterietako desfilean parte hartzeko interesa agertzen duten konpartsen artean. Talde bakoitzearen parte hartzaileen arabera banatuko da diru hori.

Zozketa otsailaren 8an
Konpartsen inauterietako desfilean izango duten ordena zehazteko zozketa egingo dute otsailaren 8an Kultura, Hezkuntza eta Gazteria arloko eraikinaren bilera aretoan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.