Iker Martinezen Telefonica ontzia izan da Lurmutur Hirira iristen lehena
Iker Martinez Lizarduik gidatzen duen Telefonica Team-ek irabazi du Volvo Ocean Race munduko itzuliko lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiria (Hego Afrika) artekoa. Hondarribiarraren ontzia 19:14an iritsi da kaira. Telefonica Team-ek 21 egun, 5 ordu, 14 minutu eta 25 segundu behar izan ditu Alacant eta Lur Mutur hiri arteko 6.600 itsas miliak egiteko. Martinez Lizarduiren ontzia helmugaratu denean Camper Emirates Team zen bigarrena, 205 itsas milietara, eta Groupama hirugarrena, 825 milietara. Volvo Ocean Racen parte hartzen dute beste hiru ontziak lehen etapatik erretiratu ziren; Abu Dhabi eta Puma ontziek Mediterraneoan arazoak izan zituzten, eta atzera egin behar izan zuten. Puma, bestalde, etaparen azken txanpan erretiratu zen, joan den igandean, masta hautsi ondoren, Telefonicarengandik oso gertu zihoanean. Gauzak ongi, hirurak prest egongo dira bigarren etapan aritzeko, Lurmutur Hiria eta Abu Dhabi artekoa.
Iker Martinez Lizarduik gidatzen duen Telefonica Team-ek irabazi du Volvo Ocean Race munduko itzuliko lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiria (Hego Afrika) artekoa. Hondarribiarraren ontzia 19:14an iritsi da kaira. Telefonica Team-ek 21 egun, 5 ordu, 14 minutu eta 25 segundu behar izan ditu Alacant eta Lur Mutur hiri arteko 6.600 itsas miliak egiteko.
Martinez Lizarduiren ontzia helmugaratu denean Camper Emirates Team zen bigarrena, 205 itsas milietara, eta Groupama hirugarrena, 825 milietara.
Volvo Ocean Racen parte hartzen dute beste hiru ontziak lehen etapatik erretiratu ziren; Abu Dhabi eta Puma ontziek Mediterraneoan arazoak izan zituzten, eta atzera egin behar izan zuten. Puma, bestalde, etaparen azken txanpan erretiratu zen, joan den igandean, masta hautsi ondoren, Telefonicarengandik oso gertu zihoanean. Gauzak ongi, hirurak prest egongo dira bigarren etapan aritzeko, Lurmutur Hiria eta Abu Dhabi artekoa.