Ikastola berria, urtarrilean martxan
Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Lezoko ikastola berriaren gaineko xehetasunak emateko bisita gidatua antolatu zuten atzo goizean ikastolatik. Ikastolaren arduradunek jakinarazi zuten urtarrilaren 9an hasiko direla eskolak bertan ematen, baina abendurako bukatuko dituztela lanak: urtarrilaren 22an egingo dute inaugurazio ofiziala. 2010eko martxoan hasi zituzten eraikina egiteko lanak. 2,9 milioi euroko inbertsioa egin dute hezkuntza azpiegitura berria eraikitzeko; horietatik 300.000 euro, iazko Kilometroei esker lortu dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak jasoko ditu Lezoko ikastolak. Eraikinak 3.200 metro koadro dauzka, bost solairutan banatuta. Kanpoaldean, 1.000 metro koadroko jolastoki ireki eta publikoa izango du. Ignacio Iturbe March arkitektoaren arabera, eraikinari “antolamendu trinkoa baina solairukakoa” eman diote, “inguruan ahalik eta eragin txikiena sortzeko”. Gelak, hegoaldera eta mendebaldera begira eraiki dituzte, “espazio hauen argiztapen egokia eta inguruarekiko bistak erraztu ahal izateko”, arkitektoaren arabera. Aldi berean, eraikinaren barruko espazio bakoitzari nortasun propioa eman diote, koloreen bitartez.
Eraikinak 3.200 metro koadro dauzka, bost solairutan banatuta. Kanpoaldean, 1.000 metro koadroko jolastoki ireki eta publikoa izango du. Ignacio Iturbe March arkitektoaren arabera, eraikinari “antolamendu trinkoa baina solairukakoa” eman diote, “inguruan ahalik eta eragin txikiena sortzeko”. Gelak, hegoaldera eta mendebaldera begira eraiki dituzte, “espazio hauen argiztapen egokia eta inguruarekiko bistak erraztu ahal izateko”, arkitektoaren arabera. Aldi berean, eraikinaren barruko espazio bakoitzari nortasun propioa eman diote, koloreen bitartez.