Gizon bat hil da Jaizkibel inguruko uretan, txalupan zegoela
50-60 urte arteko gizonezko bat hil da gaur Hondarribia eta Pasaia artean, itsasoan, Jaizkibelgo magalean, txalupan zegoela hau iraulita, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Oraindik ez dute hildakoaren izena jakinarazi.
Ezbeharra 13:00ak aldera izan da, Lauburu inguruan, eta herritar batzuek eman diote abisua Ertzaintzari. Hildakoaren gorpua Pasaiako portura eraman dute, eta handik auzitegiko medikuarengana eraman dute, identifikazioa egiteko. Itsasoko Salbamenduko helikoptero bat zonaldea aztertzen ari da, hildako gizonarekin batera beste pertsonaren bat ote zihoan ziurtatzeko.