Emakumeenganako indarkeriaren kontra, Trintxerpen eta Antxon
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen atzo. Hala, Pasaian, Trintxerpen eta Antxon egin zituzten ekimenak atzo. Trintxerpen, esaterako Ikuskaren barruko Emea eta anitza sailaren barruko film laburrak eman zituzten alkateordetzan (40 lagun bildu ziren bertan), eta lanak ikusteaz gain, hausnarketarako tartea egin zuten. Ondoren, 19:00etan, elkarretaratzea egin zuten Azokaren parean: 60 lagunek parte hartu zuten bertan. Antxon, berriz, 20:30ean egin zuten elkarretaratzea, Gure Zumardian, Bekoz Bekok antolatua (irudia bertakoa da). Bertan, xingola more handia jarri zuten lurrean, eta kandelekin inguratu zuten.
Antxon, berriz, 20:30ean egin zuten elkarretaratzea, Gure Zumardian, Bekoz Bekok antolatua (irudia bertakoa da). Bertan, xingola more handia jarri zuten lurrean, eta kandelekin inguratu zuten.