Udal egutegia osatuko duten argazkiak aukeratu dituzte
Oiartzungo Udalaren 2012ko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratu dira. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna izango da datorren urteko udal egutegiaren gaia. Argazki lehiaketan jaso diren argazki guztien artean aukeratu dituzte hamabi argazki hauek parekidetasunaren inguruan ardurak dituzten hautetsiek (Miren Irigoien Berdintasun zinegotziak eta Aiora Perez de San Roman alkateak) eta herriko emakume taldeetako ordezkariek (Killirikupe eta Oiartzungo Emakume Taldea). Hamaika argazkilari oiartzuarren argazkiak aukeratu dituzte: Eihartze Aramendia Iparragirre; Allende Arnaiz Garmendia; Oier Etxebeste Madariaga; Ainara Lasa Perez; Lide Martiarena Labandibar; Aingeru Oiartzabal Ribera; Maider Olaizola Del Campo; Maitane Orkaizagirre Oiarbide; Amaia Puente Paisal; Ariane Retegi Uria eta Unai Samso Galarza (azken argazkilari honen bi argazki aukeratu ditu epaimahaiak). Hiru argazki onenek saria ere jasoko dute: Oiartzabalek, Orkaizagirrek eta Etxebestek ateratakoek, hain zuzen ere. Egutegia osatuko duten argazki guztiak ikusteko Gabonak arte itxoin beharko dute oiartzuarrek, etxez etxe orduan banatuko baita egutegia.
Oiartzungo Udalaren 2012ko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratu dira. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna izango da datorren urteko udal egutegiaren gaia.
Argazki lehiaketan jaso diren argazki guztien artean aukeratu dituzte hamabi argazki hauek parekidetasunaren inguruan ardurak dituzten hautetsiek (Miren Irigoien Berdintasun zinegotziak eta Aiora Perez de San Roman alkateak) eta herriko emakume taldeetako ordezkariek (Killirikupe eta Oiartzungo Emakume Taldea).
Hamaika argazkilari oiartzuarren argazkiak aukeratu dituzte: Eihartze Aramendia Iparragirre; Allende Arnaiz Garmendia; Oier Etxebeste Madariaga; Ainara Lasa Perez; Lide Martiarena Labandibar; Aingeru Oiartzabal Ribera; Maider Olaizola Del Campo; Maitane Orkaizagirre Oiarbide; Amaia Puente Paisal; Ariane Retegi Uria eta Unai Samso Galarza (azken argazkilari honen bi argazki aukeratu ditu epaimahaiak).
Hiru argazki onenek saria ere jasoko dute: Oiartzabalek, Orkaizagirrek eta Etxebestek ateratakoek, hain zuzen ere.
Egutegia osatuko duten argazki guztiak ikusteko Gabonak arte itxoin beharko dute oiartzuarrek, etxez etxe orduan banatuko baita egutegia.