Txingudi Trinkete Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte bihar
Bihar jokatuko dituzte Paleta Goma modalitateko XVII. Txingudi Trinkete Txapelketako final laurdenak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Jaialdia goizeko 11:15ean hasiko da. Lehen Mailan bi bikote ageri dira faborito bezala, orain arte galdu gabekoak biak: Larrarte-Santesteban (Ramuntxo) eta Sorzabalbere-Arrospide (Kurpil Kirolak). Lehen B Mailan Vila-Irigoien eta Alvarez-Leunda bikoteak partidarik galdu gabe iritsi dira finalerdien atarira. Finalerdiak abenduaren 10ean jokatuko dituzte, eta finalak abenduaren 17an.
Bihar jokatuko dituzte Paleta Goma modalitateko XVII. Txingudi Trinkete Txapelketako final laurdenak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Jaialdia goizeko 11:15ean hasiko da.
Lehen Mailan bi bikote ageri dira faborito bezala, orain arte galdu gabekoak biak: Larrarte-Santesteban (Ramuntxo) eta Sorzabalbere-Arrospide (Kurpil Kirolak).
Lehen B Mailan Vila-Irigoien eta Alvarez-Leunda bikoteak partidarik galdu gabe iritsi dira finalerdien atarira.
Finalerdiak abenduaren 10ean jokatuko dituzte, eta finalak abenduaren 17an.