Jostailurik egokiena aukeratzeko egitasmoa jarri du martxan udalak
Gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei begira jarri du abian egitasmoa Errenteriako Udalak, lehenengoz Zeri erreparatu behar zaio haurrentzako jostailu bat aukeratzeko garaian? Galdera hori erantzutea da Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen Jostailuen Erakusketa egitasmoaren helburua. Lehenengoz antolatu dute, eta herriko euskalgintzako eragileen laguntza izan dute: AEK, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Gamon eta Beraun Berri ikastetxeak, Langaitz ikastola eta Oarso Bidasoko Hitza. Jostailuen Erakusketa egitasmoa hitzaldi batekin eta jostailuen erakusketarekin osatu dute, eta Txatxilipurdik gidatuko ditu, Irune Balentziaga Euskara zinegotziak joan den ostiralean egindako agerraldian jakinarazi zuenez. Jostailuak zeren baitan aukeratu hausnartzeko aukera emango die egitasmoak bertan parte hartuko dutenei. Halaber, Balentziagaren arabera, «baloreak eta hizkuntza oinarri hartuta, jostailurik egokienak aukeratzen lagunduko die guraso, hezitzaile, zein irakasleei». Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldiarekin hasiko da egitasmoa, etzi. Txatxilipurdi elkarteko kide Itziar Ullibarriaranak, jolasek haurraren garapenean duten garrantzia, betetzen duten funtzioa, jostailu egokiak aukeratzeko aholkuak eta publizitatearen gaineko azalpenak emango ditu. Hitzaldia 18:00etan izango da, Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Haurrek ere izango dute tartea egitasmoan. Horretarako, jostailuen erakusketa gidatua zabalduko dute Merkatuzarren hilaren 26tik 28ra, 17:00etatik 20:00etara. «Bertan, euskarazko jostailuak erakutsiko dituzte hiru adinetan sailkatuta: bi eta bost urte bitartekoentzat; sei eta zortzi urte bitartekoentzat; eta azkenik, bederatzitik gorakoentzat», zehaztu zuen Balentziagak. Bi begirale [...]
Gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei begira jarri du abian egitasmoa Errenteriako Udalak, lehenengoz
Zeri erreparatu behar zaio haurrentzako jostailu bat aukeratzeko garaian? Galdera hori erantzutea da Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen Jostailuen Erakusketa egitasmoaren helburua. Lehenengoz antolatu dute, eta herriko euskalgintzako eragileen laguntza izan dute: AEK, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Gamon eta Beraun Berri ikastetxeak, Langaitz ikastola eta Oarso Bidasoko Hitza.
Jostailuen Erakusketa egitasmoa hitzaldi batekin eta jostailuen erakusketarekin osatu dute, eta Txatxilipurdik gidatuko ditu, Irune Balentziaga Euskara zinegotziak joan den ostiralean egindako agerraldian jakinarazi zuenez. Jostailuak zeren baitan aukeratu hausnartzeko aukera emango die egitasmoak bertan parte hartuko dutenei. Halaber, Balentziagaren arabera, «baloreak eta hizkuntza oinarri hartuta, jostailurik egokienak aukeratzen lagunduko die guraso, hezitzaile, zein irakasleei».
Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldiarekin hasiko da egitasmoa, etzi. Txatxilipurdi elkarteko kide Itziar Ullibarriaranak, jolasek haurraren garapenean duten garrantzia, betetzen duten funtzioa, jostailu egokiak aukeratzeko aholkuak eta publizitatearen gaineko azalpenak emango ditu. Hitzaldia 18:00etan izango da, Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan.
Haurrek ere izango dute tartea egitasmoan. Horretarako, jostailuen erakusketa gidatua zabalduko dute Merkatuzarren hilaren 26tik 28ra, 17:00etatik 20:00etara. «Bertan, euskarazko jostailuak erakutsiko dituzte hiru adinetan sailkatuta: bi eta bost urte bitartekoentzat; sei eta zortzi urte bitartekoentzat; eta azkenik, bederatzitik gorakoentzat», zehaztu zuen Balentziagak.
Bi begirale izango dira erakusketan eta adin mugen arteko berezitasunak azalduko dituzte. Euskara zinegotziak umeen parte hartzearen garrantzia nabarmendu zuen, «zein motako jostailuak dauden ikus dezaten».
Katalogoa
Aurten ere euskarazko produktuen katalogoa banatuko dutela iragarri zuen Balentziagak: «Guztira 5.000 ale banatuko ditugu ikastetxeen laguntzarekin». Horrekin batera, Liburua Opari kanpaina berriz ere martxan jarri dutela zehaztu zuen. Horren bidez, deskontu txartelak banatuko dituzte ikastetxeen eta Lau Haizetara elkartearen bitartez, euskaraz idatzitako liburuetan %20ko beherapena lortzeko. Txartel horiek herriko liburu dendetan erabil daitezke bakarrik.

