Francisco Dussourden portzelanak, bihar arte, Mendi Zolanen
Mendi Zolan kulturguneak eta Art and Project sortzaile gazteen Ipar Euskal Herriko plataformak Francisco Dussourd artistaren erakusketa antolatu dute aste honetarako, Zokoburuko aretoan. Portzelanazko lanak bildu ditu Dussourdek Primor eta En casa come...
Mendi Zolan kulturguneak eta Art and Project sortzaile gazteen Ipar Euskal Herriko plataformak Francisco Dussourd artistaren erakusketa antolatu dute aste honetarako, Zokoburuko aretoan. Portzelanazko lanak bildu ditu Dussourdek Primor eta En casa comemos con los platos de porcelana de mi abuelo (Etxean nire aitonaren portzelanazko platerekin bazkaltzen dugu) goiburupean. Artistak ikuslearengan galderak sorrarazi nahi ditu, gizonek eta emazteek gizartean duten toki tradizionalari buruzko eztabaida pizteko.
Larunbatera arte
Doussorden lanak Mendi Zolanen bisita daitezke (Itsas etorbidea, 119), atzotik larunbatera arte, ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Autoreari buruzko informazio gehiago lortzeko bisitatu Art and Project plataformaren webgunea: artandproject.eu.