Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa larunbatean Irunen
Bihar Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa jokatuko da Irunen, OLA Sagardotegian, LUMA aldizkariak antolatuta eta Irungo Udalaren babesarekin. Lehiakideek lau taula bete beharko dituzte, lehenengo hirurak egiteko 45 minutu izango dituzte eta finalekoa betetzeko ordubete: 10 x 10 laukiko taula kanporaketako I. saioan, 11 x 11 laukiko taula kanporaketako II. saioan, 12 x 12 laukiko taula finalaurrekoan, eta 15 x 15 laukiko taula finalean. Kanporaketako bigarren saioaren ondoan egingo da aurreneko bereizkuntza, hamasei lehiakide igaroko baitira finalaurreko saiora. Azkenik, lau lagunek hartuko du parte finalean. Lehiaketa amaituta, bazkaria izango da nahi duten guztientzat, gainera, animazioa ez da faltako: bertsolariak, trikitilariak, txaranga… 16:00ak aldera izango da sari-banaketa eta honekin bukatuko da txapelketa. Irabazleak txapela eta 350 euro jasoko ditu, bigarrenak 225 euro, hirugarrenak 120, eta laugarrenak 60. Bosgarrenetik hamaseigarrena arte geratzen direnentzat 20na euroko diru saria dago.
Bihar Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa jokatuko da Irunen, OLA Sagardotegian, LUMA aldizkariak antolatuta eta Irungo Udalaren babesarekin. Lehiakideek lau taula bete beharko dituzte, lehenengo hirurak egiteko 45 minutu izango dituzte eta finalekoa betetzeko ordubete: 10 x 10 laukiko taula kanporaketako I. saioan, 11 x 11 laukiko taula kanporaketako II. saioan, 12 x 12 laukiko taula finalaurrekoan, eta 15 x 15 laukiko taula finalean.
Kanporaketako bigarren saioaren ondoan egingo da aurreneko bereizkuntza, hamasei lehiakide igaroko baitira finalaurreko saiora. Azkenik, lau lagunek hartuko du parte finalean.
Lehiaketa amaituta, bazkaria izango da nahi duten guztientzat, gainera, animazioa ez da faltako: bertsolariak, trikitilariak, txaranga… 16:00ak aldera izango da sari-banaketa eta honekin bukatuko da txapelketa. Irabazleak txapela eta 350 euro jasoko ditu, bigarrenak 225 euro, hirugarrenak 120, eta laugarrenak 60. Bosgarrenetik hamaseigarrena arte geratzen direnentzat 20na euroko diru saria dago.