Udalak herritarrekin osatu nahi du eurengan pentsatuta egindako aurrekontua
2012ko udal aurrekontuen zirriborroa prestatu du Oiartzungo Udalak, «herritarrengan pentsatuta». Udalak nabarmendu duenez, «gastu sozialak eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuek lehentasuna izango dute aurrekontuetan, eta beste arlo batzuk bizi dugun egoera ekonomikora egokitu beharko dira». 15.000.000 inguruko aurrekontua da. Zirriborro hori herritarrekin osatu nahi du udalak: «Udal honen oinarrietako bat da herritarren parte hartzea, udalgintzari eta herrigintzari dagozkien gaietan». Horregatik, «anbizio handiko» parte hartze prozesua prestatu du. Hilabete inguru iraungo du. Atzo hasi zen prozesua, herri batzar ireki batekin. Kultura, euskara, gizarte eta kirol arloko eragileekin egin zuten bilera. Komertzio txikiekin, jatetxeekin eta tabernariekin ere batzar berezia egingo du udalak. Gainontzekoak, auzo batzarrak izango dira: «Auzoetan, azalpen orokor horiez gain, auzo bizitza indartzeko neurriak hartzeko proposamenak jaso nahi dira eta 2012an auzolanean proiektuak garatzeko egongo den partidaren berri eman». Abenduaren 15ean bukatuko da 2012ko aurrekontuan gizarteratzeko prozesua, eta behin betiko dokumentua aurkeztuko du udalak. Aurkezpeneko bideoa hemen ikus dezakezue. Egutegia Atzo. Herri batzarra. Bihar. Altzibarko auzo batzarra, 19:30ean, eskola zaharretan. Hilaren 28an. Gurutze, 20:00etan, Bizardian. Ergoien, 20:30ean, Auzokalten. Hilaren 29an. Ugaldetxo, 19:30ean, Atamitxen. Hilaren 30ean. Karrika, 20:30ean, Artason. Abenduaren 1ean. Iturriotz, 19:30ean, Iturri Berrin. Arragua, 19:30ean, Aldegunan. Abenduaren 15ean. Herri batzarra, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Behin betiko dokumentua aurkeztuko dute.

Aurkezpenean izan ziren Irati Etxebeste, Eider Mitxelena, Aiora Perez de San Roman, Asier Legorburu eta Oihan Tello.
2012ko udal aurrekontuen zirriborroa prestatu du Oiartzungo Udalak, «herritarrengan pentsatuta». Udalak nabarmendu duenez, «gastu sozialak eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuek lehentasuna izango dute aurrekontuetan, eta beste arlo batzuk bizi dugun egoera ekonomikora egokitu beharko dira». 15.000.000 inguruko aurrekontua da.
Zirriborro hori herritarrekin osatu nahi du udalak: «Udal honen oinarrietako bat da herritarren parte hartzea, udalgintzari eta herrigintzari dagozkien gaietan». Horregatik, «anbizio handiko» parte hartze prozesua prestatu du. Hilabete inguru iraungo du. Atzo hasi zen prozesua, herri batzar ireki batekin. Kultura, euskara, gizarte eta kirol arloko eragileekin egin zuten bilera. Komertzio txikiekin, jatetxeekin eta tabernariekin ere batzar berezia egingo du udalak.
Gainontzekoak, auzo batzarrak izango dira: «Auzoetan, azalpen orokor horiez gain, auzo bizitza indartzeko neurriak hartzeko proposamenak jaso nahi dira eta 2012an auzolanean proiektuak garatzeko egongo den partidaren berri eman». Abenduaren 15ean bukatuko da 2012ko aurrekontuan gizarteratzeko prozesua, eta behin betiko dokumentua aurkeztuko du udalak.
Aurkezpeneko bideoa hemen ikus dezakezue.
Egutegia
- Atzo. Herri batzarra.
- Bihar. Altzibarko auzo batzarra, 19:30ean, eskola zaharretan.
- Hilaren 28an. Gurutze, 20:00etan, Bizardian. Ergoien, 20:30ean, Auzokalten.
- Hilaren 29an. Ugaldetxo, 19:30ean, Atamitxen.
- Hilaren 30ean. Karrika, 20:30ean, Artason.
- Abenduaren 1ean. Iturriotz, 19:30ean, Iturri Berrin. Arragua, 19:30ean, Aldegunan.
- Abenduaren 15ean. Herri batzarra, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Behin betiko dokumentua aurkeztuko dute.

